GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Itxaropentsu baina arreta handiz» hartu du NaBai-k Institutuaren iragarpena

p020_f01_139x100.jpg

GARA |

«Itxaropenez» hartu du NaBai-k Nafarroako Euskararen Institutuaren iragarpena, baina era berean esan du «arreta handiz» begiratuko diola euskararen normalizaziorako Iruñeko Gobernuak hartzen duen jarrerari. Euskararen Legea aldatzeko jarrera erakutsiz gero «arreta» hori kenduko luketela esan du NaBai-k.

NaBai-ko parlamentari den Maria Luisa Mangadok iragarritako Institutoaren edukiak zeintzuk izango diren ikusi arte, adi egongo direla aurreratu zuen. Hala ere, «ustezko aldaketa hori demostratzeko lehehengo aukera izan denean», hau da, hizkuntza normalizazioaren bidean EAErekin kolaboratzeko propo-samenean, Perez Nievas-en ezetz borobila ikusita, «ia dardarka hasi ginen».

Zentzu horretan, hizkuntza berak dituzten erkidegoen artean «harremanak estutu behar direla gogoratu dute Europako adituek» gogorarazi du Mangado-k. NaBai-k horren alde lan egingo duela aurreratu du parlamentariak eta helburu berdinarekin «Parlamentuko alderdi aurrerakoien laguntza» eskatu du.

Hezkuntza sailburu Carlos Perez Nievas-i egingo dizkioten hiru galdera aurreratu ditu NaBai-k. «Euskara»ren ordez «vascuence» aukeratzearen zergatia; euskararen inguruan EAErekin harremanak izateko zein den sailburuaren iritzia; eta, azkenik, Unibertsitate eta Lanbide Heziketarako zuzendari Pedro Gonzalez-en agerraldia eskatu dute, Madrilen, Europako adituen aurrean eginiko normalizaziorako gestioaren azalpenak emateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo