GARA > Idatzia > Gutunak

liher Goienetxea «Astillas» Bermeo

Betikora goaz

Espainiako ultra nazionalisten diskurtso berberarekin oinazetzen dizkigute belarriak Euzkadi Buru Batzarreko mitxelinek, baita bizkarra ere belztu haien zipaioek. Lehen Imaz zen, orain joan da eta, beste pinotxo bat utzi du Sabin etxeko bere lanpostuan, zenbat pinotxo ote daude etxe horretan? Oinazetzen dizkie belarriak ez euren alderdiko militanteei bakarrik, hortik goiko «dizkigute» hori, baizik eta Euskal Herriko abertzale zintzo guztioi. Besteen belarriak, Pinotxo etxeratu ostean, Madrildik datozkion laudo- rioen arabera, eztitsu egingo dituztelako. Alderdiaren betiereko minbizia estaltzeko, nagusikeri, jauntxokeri ustela besteon aurrean apaltzeko, nortzuei botatzen diete errua? Nortzuk dira Euskal Herri honetan bortitzak? Iberiar penintsulan nork ditu eskuak odolez zikinduta? ETAk, Jakina, hil egin du eta, batzuek (eta ez nago ETAko militanteetaz berbetan) ETAk hiltzen jarrai dezan gura dute, eurak jakin zergatik. Eta Inperioko gobernu bakoitzak? 1199.ean Castillak suz eta odolez Bizkaia konkistatu zuenetik, baita arinagotik ere, noiz utzi dituzte Inperio hartako monarki ezberdinek euskal herritarrak asasinatzea? 1512tik 1521era zenbat hil utzi zituen Nafarroan? Zenbat sarraski? Eta 36tik gaurdainoko frankismoa mantentzen duten PPko naziek eta PSOEko arrakeroek? Bataren berrogei urteak arduratzen dizkiote alderdi horretako mitxelinei, bestearen zortziehun eta kakotx urteak isildu? Zer dela eta? Betikora goaz, bertan eroso sentitzen direlako! Espainiako ultra nazionalisten, nazien diskurtsoarekin hasi dut gutun hau, haiek ere ziur dute terrorismoaren biktimak eurak bakarrik direla, hauek ere euren Euzkadiko martiri hutsak eurak direla uste dute, berdin plater sakonetik jango ote dute? Ene uste apalean baietz uste dut apal.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo