Adierazpenak
Font: «Golak iristen direnean garaipen asko helduko dira»
Erdilariak oso ondo ikusten du taldea defentsa lanetan, ontzat eman zuen Bartzelonaren aurkako berdinketa eta bere egoera berriarekin pozik da
GARA | IRUÑEA
Oraindik garaipenik eskuratu ez duten arren, aho zapore gozoa utzi du Osasunako jokalarien artean liga hasiera arraro honek. Athletic eta Bartzelonaren aurka husna berdindu ostean, sendotasun itxura bikaina eman dute gorritxoek eta Hector Fontek atzo adierazi zuen bezala, aurkariaren atearen aurrean asmatzen hasten direnean, emaitza hobeak helduko dira defentsa lan bikain horri eusteko gai badira.
Villarrealeko erdilariak ontzat eman zuen igande gauean Bartzelona ahalguztidunaren aurka eskuratutako puntua. «Egutegia ikusi genuenean denok sinatuko genukeen berdinketa. Defentsan oso ondo egon ginen eta gure aukerak ere izan genituen. Bartzelonari gauzak zail jarri genizkion eta amaieran bizipen onak geratu zitzaizkigun. Bartzelonak pazientzi handia izan zuen, partida gal zezakeela ikusten baitzuen», adierazi zuen.
Orain arte jokatutako bi partidetan emaitza bera izan da: husnakako berdinketa. Jokalari gorritxoentzat erronka argia da, golak egitea sendotasunik galdu gabe. «Orain golak lortu behar dira, defentsan oso ondo gabiltza eta Bartzelonaren aurka talde lan bikaina egin genuen. Gauzak horrela, gure golak iristen direnean partida asko irabazi ditzakegula iruditzen zait», azaldu zuen.
«Bartzelonaren aurka, baloia oinetan genuenean arerioa gainditzeko txispa falta izan zutzaigun. Dena dela, Bartzelonari ezin zaio oso irekita jokatu. Taldeak pixkanaka pixkanaka gorantz egingo du. Liga oso lehiakorra da eta ezin dugu orain arteko bi partidetako ondorio onekin geratu, partida bakoitzean hil ala bizi jokatu behar dugu», gaineratu zuen.
Konpetentzi izugarria
Egoera pertsonalari dagokionez, iazkoarengandik oso denboraldi desberdina bizitzen ari da. Iaz ez zuen apenas minuturik izan eta aurten, ordea, jokatutako bi partidetan titular izan da Font. «Pixkanaka pixkanaka, banekien konfidantzarekin, minutuekin eta lana ondo eginez, aukerak iritsiko zirela».
Erdialdean lesio asko izan ditu taldeak denboraldi hasiera honetan eta horrek titular izateko ateak ireki dizkio Fonti, baina honek ez zion garrantzia gehiegirik eman nahi izan hasieratik jokatu izanari. «Oraindik ez dut ezer egin. Lanean jarraitu beharra dago denboraldi oso bat burutzeko. Talde honetan jokatu ahal izateko lan asko egin behar da», adierazi zuen.
Jokalari guziek Zigandari gauzak zail jarri nahi dizkiote, denek nahi dutelako euren tokia izan. «Plantilla oso zabala eta kalitate handiakoa da, gainera jokalari guztien maila oso antzerakoa da. Sartzen den bakoitzak jokatzen ari denak baina hobeto egin nahi ditu gauzak, hori entrenamendu bakoitzean argi ikusten da eta taldearentzat oso onuragarria da». Jokatuz gero, zein posiziotan aritu berdin diola azaldu zuen Hector Fontek.
Bartzelonaren aurkako berdinketa ontzat eman zuen Fontek. «Egutegia irten zenean denok emango genukeen ontzat puntua. Defentsan oso ondo ari gara, baina Bartzelonak pazientziaz jokatu zuen partida gal zezakeela ohartu baitzen».
Iaz ez zuen apenas minuturik jokatu baina aurten jokatutako bi partidetan titular izan da. «Banekien konfidantzarekin, minutuekin eta lana lepo eginda aukerak iritsiko zirela. Talde honetan jokatu nahi duenak lan asko egin beharko du».
Osasuna sabe desde ayer los horarios de los partidos a jugar en las dos próximas jornadas. Este fin de semana jugará en La Romareda ante el Zaragoza el domingo a las 20.00, mientras que recibirá al Levante en El Sadar el miércoles 26 de setiembre a partir de las 20.30.
Nekounam, Hugo Viana e Igotz Garde, lesionados de larga duración, Dady y Monreal, con problemas físicos desde la semana pasada, fueron las ausencias en la primera sesión de entrenamientos que el equipo realizó ayer en Tajonar. La plantilla gozará hoy de descanso.
Víctor Fernández no podrá contar con el centrocampista David Generelo en el partido ante Osasuna. El canterano sufre fractura del quinto metatarsiano del pie derecho según las pruebas médicas a las que fue sometido ayer y mañana será intervenido quirúrgicamente.
El defensa baztandarra Igotz Garde deberá estar cuatro meses de baja por la fractura - luxación en su tobillo izquierdo- que se produjo el pasado 7 de setiembre y por la que fue intervenido quirúrgicamente. A primera hora de ayer, el jugador pasó revisión en la Clínica San Miguel de Iruñea con el Dr. Marques y en la misma se le realizó una prueba radiológica de control, se le retiró la férula de escayola y se le quitaron los puntos de las heridas quirúrgicas. La evolución de la lesión es satisfactoria y se le colocó una bota especial de protección para el tobillo.
El jugador comenzará mañana la rehabilitación con los servicios médicos del club en las Instalaciones de Tajonar. En principio, se le ha establecido un período de baja de aproximadamente cuatro meses, que dependerá de su evolución. En principio, se había barajado la posibilidad de, en previsión de que el período de recuperación hubiera sido más largo, darle la baja para poder dar su ficha a otro jugador, una posibilidad sobre la que no se pronunció el club. La del defensa navarro es la tercera lesión importante sufrida por jugadores rojillos en este inicio de temporada, después de las sufridas por Nekounam y Hugo Viana.
Por otra parte, el jugador Nacho Monreal fue sometido ayer a una Resonancia Magnética Nuclear en la Clínica San Miguel de Iruñea, en la que se descartó una rotura fibrilar y se apreció un edema muscular difuso por contusión. El jugador se incorporará progresivamente a los entrenamientos dependiendo de su evolución, según el parte médico ofrecido por los servicios médicos del club rojillo.