Udalbiltzak zortzi urte
Egitura indartzen, herria eraikitzen eta eskubideak zaintzen saiatuko da
Nahiz eta Estatu frantsesak eta espainolak «zoko errepresibora eraman» nahi duten, Udalbiltza bere egitura «egokitzen eta indartzen, Euskal Herria eraikitzen eta eskubideen zaintza zorrotza egiten» saiatuko da. Hori jakinarazi dute Markel Eizmendi harremanetarako arduradunak eta Loren Arkotxa lehendakariak instituzio nazionalaren zortzigarren urteurrenean. 1998ko irailaren 18an ehunka hautetsik definitu zituzten printzipioekiko konpromisoa berretsi dute.
Maider IANTZI | DONOSTIA
Gaur bete ditu zortzi urte Udalbiltzak. Gaurko egunez ezagutarazi zituzten Euskal Herri guztiko ehunka hautetsik instituzio nazional jaioberriaren bost printzipioak. Euskal Herria berezko nazioa dela eta euskal herritarrak eskubide guztien jabeak direla aldarrikatu zuten alde batetik. Baieztapen hori diasporaraino eta Nazio Batuetaraino eraman dute; era berean, eskubideen karta garatu eta horren lanketa egin dute alorrez alor, eta 53.000 lagunek baino gehiagok tramitatu dute EHNA, Euskal Herriko Nazio Aitormena.
Euskalduna Jauregian finkatu zuten bigarren xedea Euskal Herriaren egituraketa politikoa eta instituzionala bultzatzea izan zen, herri bakoitzean bizilagunek hautatu dituzten pertsona guztiekin lehen instituzio nazionala osatuta. Nazio eraikuntza bultzatzeko konpromisoa ere hartu zuten eta, horri jarraiki, eragile eta sustatzaile izan dira euskal curriculumaren prozesuan, Euskal Herriko datuen talaia liburuak plazaratu dituzte eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiarekin elkarlanean aritu dira, bertzeren artean.
Nazio gisa
Gainera, udalen arteko elkarlana bideratu dute Kohesio eta Garapenerako Fondoen eta Xiberoako Planaren bitartez. «Zuberoarrek Zuberoan bertan bizitzeko aukera izan dezaten» abiatu zuten plan hori. Azkenik, Europako eraikuntzan, eta nazioartean oro har, nazio gisa aritu dira hautetsiak: konferentzia arrakastatsuak egin dituzte, Euskal Herria Nazio Batuetara eraman ere bai, eta diasporan lan emankorra egiten ari dira.
Loren Arkotxa lehendakariak atzoko prentsaurrekoan oroitarazi zuenez, «duela zortzi urte Euskal Herriak nazio instituzio propioen beharra zuen, Udalbiltzaren beharra zuen». Izan ere, urte anitz baitarama administratiboki eta politikoki zatituta, eta «zatiketa bera eta zatiketaren ondorioak gainditzeko» sortu baitzen Udalbiltza, «Euskal Herria eraiki eta egituratzeko».
Arkotxaren hitzetan, erakundeak bere ahalmena erakutsi du denbora honetan guztian, baldintzak zailak izan baldin badira ere. Gaur, instituzio nazional propioak eraikitzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela uste dute hautetsiek, baita 1998ko irailaren 18an definitutako bost printzipioek «gaurkotasun osoa» dutela ere. Hargatik berretsi dute hauekiko konpromisoa.
Loren Arkotxak orain arteko ibilbidearen errepasoa egin zuen; Markel Eizmendik, berriz, aitzinera begiratu zuen eta kurtso politiko berrirako dituzten asmoen berri eman zuen. Espainiako eta Frantziako Estatuek «marginaziora bultzatu» nahi dituztenez eta euren «langintza politikoa mugatu» nahi dutenez, lan gehiago eta modu sakonagoan egin beharko dutela erranez hasi zuen mintzaldia Eizmendik. «Hamar urteotan Euskal Herrian naziotasunaren eta lurraldetasunaren kontzeptuak zenbat landu diren begiratzen badugu, aurrerapauso garrantzitsua eman dugula esan beharko genuke, eta horretan Udalbiltzak lan izugarria egin du», baieztatu zuen, instituzioaren beraren finkatzeari eta sustraitzeari ekinen diotela azaldu aitzinetik. Orain dela lau hilabete udaletako hautetsiak aukeratu zituzten Hego Euskal Herriko biztanleek, «denok ezagutzen ditugun baldintzetan». Baina, hala ere, «indarturik atera da Udalbiltza». Hemendik sei hilabetera Nafarroa Beherearen, Lapurdiren eta Zuberoaren txanda izanen da eta probintzia hauetan ere instituzio nazionalaren alde apustua eginen dutenak gehiago izanen direla espero dute. Ahalik eta hautetsi gehien biltzeko ahalegina eginen dutela jakinarazi zuen Udalbiltzako harremanetarako arduradunak. Sentsibilitate ezberdineko hautetsiak bildu eta elkarrekin aurrera egitea dute helburu.
Testuingurua aldatzen ari da eta Udalbiltzak erronka berriak ditu begi bistan. Horregatik, barne eztabaida eta hausnarketa egingo dute antolatzeko.
Indarberritzen eta eraikitzen
Euskal Herrian naziotasuna sustraitzen eta zatiketak sortutako desorekak ahal den neurrian orekatzen saiatuko da Udalbiltza. Markel Eizmendik atzoko prentsaurrekoan azaldu zuenez, bertzeren artean, EHNAren tramitazioa bultzatuko dute, herri honen egoera munduari azaldu, diasporan lan egin, teknologia berriak sarri erabili, lan egutegi propioaren alde egin Estatu frantsesak edo espainiarrak finkatutako lan eta jai egunei jarraitu gabe, euskal federazioak bultzatu hemen eta munduan ordezkaritza handitzeko... Oroimen historikoaz ere arduratuko dira hautetsiak.
Bigarren lan ildoa eskubide zibil eta politikoak zaintzea da, «Espainiako eta Frantziako Estatuek ukatzen eta urratzen dituztenak». Udalbiltzak eskubideen karta egina dauka eta bertan zehazten diren puntuen jarraipen zorrotza eginen dutela ziurtatu zuen Eizmendik, behar diren kudeaketa guztiak eginez.
Udalbiltza indarberritzeko, Euskal Herria eraikitzeko eta eskubide zibilen eta politikoen zaintza zorrotza egiteko bide horretan, «gure instituzio propioen eraikuntzan lanean aritzeko borondatea duten udal hautetsi horiekin guztiekin baldintzak landu» behar dituztela adierazi zuten erakundeko bozeramaileek, 2008an Udalbiltzaren aro berri bat elkarrekin eraikitzeko eta Euskal Herriak dituen beharrei erantzuteko.
Hori guztia egiteko zazpi probintziak barrenean hartzen dituen instituzioak bere burua egokitu behar duela pentsatzen dute hautetsiek, eta horretan indar guztiak paratzeko borondatea berretsi dute zortzigarren urteurrenean. Heldu diren hilabeteetan lehentasuna horri emanen diotela erran zuten, hautetsiekin lan zuzena eginez, hausnarketei bide eginez eta instituzio propioen aldeko indarrak bilduz. Jasaten ari diren erasoen aurkako «babesik handiena Udalbiltzaren jarduera eraginkorrago egitea» dela ulertzen baitute.
«No sé si podré estar en la siguiente rueda de prensa -admitió ayer el presidente de Udalbiltza, Loren Arkotxa, al finalizar la comparecencia y despedirse de los periodistas-. Pero, seguro que estará alguien». Mostró su enfado «por la agresión política que mantiene el Estado español, en este caso de la mano del PSOE, contra Euskal Herria». Sin embargo, señaló que ese enfado les llena de fuerza para reafirmar sus compromisos y continuar trabajando. «Si no somos nosotros, serán los futuros cargos electos los que seguirán el camino -aseguró-. Cuanta más fuerte sea la acometida, más estratégica será la construcción de estructuras nacionales propias y la misma Udalbiltza».
Loren Arkotxa y Markel Eizmendi trajeron a colación que hace cuatro años, dentro de la ofensiva política y judicial emprendida contra Euskal Herria, el PP puso a Udalbiltza en el punto de mira. Señalaron que el PSOE cogió el testigo de la represión política contra el pueblo vasco en el mismo momento en que asumió la gestión de Madrid. «Parece que en España es muy rentable castigar a Euskal Herria, utilizarla con toda la crueldad. Y ahora le ha tocado a Udalbiltza. No somos los únicos», explicaron.
Siguiendo la vía represiva del Partido Popular, El Gobierno de Rodríguez Zapatero ha deliberado desempolvar el caso de Udalbiltza. Cuando han pasado más de cuatro años desde que se pusiera en marcha la operación jurídico-policial dirigida por el juez Baltasar Garzón, el fiscal Juan Moral ha hecho público su escrito de conclusiones provisionales.
En él, solicita 240 años de cárcel para los 22 procesados en el sumario bajo la acusación de «integración en organización terrorista» y «malversación de caudales públicos». Arkotxa y Eizmendi afirmaron que estamos ante «una fuerte acometida totalmente política» del Estado español contra Euskal Herria. Ante «un golpe contra el derecho que tiene Euskal Herria de construir sus propias instituciones, convirtiendo en delito el trabajo en favor de nuestro pueblo».
Los representantes de Udalbiltza avisaron que no están dispuestos a admitir excusas, antes de reprocharle al PSOE que con estas agresiones está actuando en contra de sus bases ideológicas. «Están en las antípodas de lo que llaman `socialismo obrero', en el caso de Euskal Herria, están actuando contra colectividades», criticaron.
Defendieron que los cargos electos de Udalbiltza han sido elegidos por el pueblo y, además, el trabajo que está llevando a cabo la institución nacional es «pública, limpia y honesta». Aun y todo, han seguido adelante con la causa contra Udalbiltza y la Fiscalía solicita para la totalidad de los acusados 10 años de cárcel por «integración en organización terrorista». Para cuatro de ellos ¯Joseba Garmendia, Loren Arkotxa, Xabier Alegria y Xabier Iragorri¯ reclama otros cinco años por un presunto delito de «malversación de caudales públicos».
El resto de acusados son Miriam Campos, Leire Idoiaga, Karmele Urbistondo, Oskar Goñi, Larraitz Sanzberro, Txema Jurado, Lander Etxebarria, Eider Casanova, Miren Josu Aranburu, Imanol Esnaola, Xarlo Etxezaharreta, Espe Iriarte, Jasone Astibia, Urko Irastorza, Maribi Ugarteburu, Juan Karlos Alduntzin, Miren Odriozola e Ibon Arbulu.
El pasado 12 de setiembre la Fiscalía remitió el escrito a la Audiencia Nacional española, que ahora deberá señalar la fecha del juicio. En el documento también se demanda que se decrete «la clausura definitiva de las entidades Udalbiltza-Kursaal, Udalbiltza Partzuergoa y Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa». A Loren Arkotxa y Markel Eizmendi esas peticiones les hacen pensar que «están locos» y que, además, «su locura no tiene límite». Recordaron que «en Europa tenemos ejemplos de esa locura: la Alemania nazi, la Italia fascista y el franquismo».
De cara al nuevo curso político, Udalbiltza tiene intención de promover la tramitación del EHNA, explicarle al mundo la situación de Euskal Herria, trabajar en la diáspora e impulsar un calendario propio, entre otras cosas.