ESPANIAKO ITZULIA Azken etapa
Menchov nagusitu da eta Samuel izan du alboan
Iruñeko errusiarrak maila bikaina erakutsi du eta Sastre eta asturiarra gainditu ditu; Euskaltel ezin hobeto
Unai IRARAGORRI | BILBO
Samuel Sanchezek eta Euskaltel-Euskadi taldeak ametsa bete zuten atzo eta Espaniako Itzuliaren podiuma zapaldu zuten Madrilen. Edonola ere, Denis Menchovek bigarren aldiz eskuratu zuen lasterketa, Carlos Sastreren eta asturiarraren aurretik. Rabobank taldeko errusiarrak maila altua erakutsi du eta oso erraz gailendu da.
Menchov izan da indartsuena ibilbide guztietan eta nagusitasuna agerian utzi du egunero Iruñeko errusiarrak. Hortaz, bigarren aldiz irabazi du; orain dela bi urte, Herasek menderatu zuen, baina EPOk Rabobank taldekoari eman zion garaipena. Aurten, berriz, errepidean izan da onena. Tourrean kale egin zuen eta burumakur utzi zuen, Rasmussenen aferaren ostean. Baina indarrak pilatu zituen berriro eta sasoiko heldu zen Vigora. Hain zuzen ere, Tourreko maila izan du; besteek ez, ordea, esaterako, Evansek, behera egin dute eta ez du mailako aurkaririk aurkitu, behintzat urrezko elastikoa lortzeko. Bestetik, gogortasunaren eza alde izan du.
Beste protagonista nagusia Samuel Sanchez izan da, zalantzarik gabe, hiru saio erdietsi baititu eta podiuma zapaldu duelako, lehendabizikoa Euskaltel-Euskadi taldearen 14 urteko ibilbidean. Jauzi nabarmena eman du eta oraindik inork ez daki, ezta berak ere, zer eman dezakeen. Horregatik, inoizko Espaniako Itzulirik onena izan da Madariagaren mutilentzat. Izan ere, multzo osoak sekulako maila eman du 21 etapetan. Koldo ongi lehiatu da esprintetan eta Freirek bakarrik ekidin zuen gasteiztarraren ospea seigarren saioan. Zubeldiaren aukerak, berriz, lurrean geratu ziren erorikoaren ostean.
Samuelekin batera, Sastrek lasterketa berpiztu du. Hamaika aldiz saiatu da; ez du Menchov gainditu CSC taldekoak baina bigarren postuaren saria bereganatu du, eta 2005 urteko hirugarren postua gainditu du Avilako igotzaileak.
Esprinterrak nahiko nabarmendu dira aurtengo ekitaldian eta hainbat etapa tropeleko bizkorrenek erabaki dituzte azken metroetan. Freirek agerian itzi du nagusitasuna eta hiru aldiz altxatu zituen besoak lasterketa utzi baino lehen Mundiala prestatzeko. Benattik ere beste hiru eskuratu du; Petacchik bi, eta Bettinik eta Zabelek, bat. Davisek, aldiz, saririk gabe utzi zuen proba saiatu arren, eta Boonenek lehiatzeko aukera ere ez zuen izan.
Sariak banatzea
Guztira hamaika taldek etaparen bat erdietsi dute. Efimkinek ospetsuena eman zion Caisse d'Epargne taldeari Covadongan eta urrezko elastikoa jantzi zuen. Pereirok, gaixorik, lasterketa utzi zuen; edonola ere, multzoa ezin hobeto aritu da eta taldekako sailkapenean gailendu dira. Saunier Duvalen, Piepoli Cerlerren nagusitu zen; sailkapen nagusiari so, Marchantek kale egin du.
Berriro ere, talde frantsesak makal lehiatu dira eta gutxi azaldu dira. Cofidisek besterik ez du etapa bat irabazi, Duque kolonbiarrari esker, eta Monfort ere ondo lehiatu da. Ag2r, Credit Agricole eta Française des jeux, berriz, galduta ibili dira.
Discoveryn hiru txirrindulari bakarrik iritsi dira Madrilera. Baina protagonistak izan dira eta Devolderrek urrea eraman zuen egun batean; Davis esprintetan saiatu da eta Van Goolen ihelsadietan nabarmendu da. Saria McCartneyk eskuratu zuen, ordea.
Badirudi T-Mobile taldea ez dela lehiatu baina bi etapa lortu dituzte, Grabscherrek eta Klierrek, hain zuzen ere, eta horrekin itzulia bete dute. Gerolsteiner taldeak, ordea, ez du hori lortu eta saririk gabe joan da.
Lampren, Benattik denboraldia biribildu du, eta erorketa batek Cunego makaldu zuen. Liquigasen, Beltran, Backstedt eta Pellizotti nabarmendu dira eta ezinean ibili dira.
Evans saiatu da eta hori eskertzekoa da, baina Sanchezek eta Sastresek podiumetik at utzi dute australiarra azkenean.
Bettinik ez zuen aukera galdu eta saio bat poltsikoratu zuen; Quick Step taldean, ordea, Barredok eman du ustekabea.
Hiru talde gonbidatuak beste batzuk baino askoz hobeto lehiatu dira: Luis Perezek etapa eman zion Andaluciari; Mosquera bosgarren sailkatu da Karpinen; eta Relax egunero ahalegindu da.
Denis Menchov (Orel, Rusia, 29 años) celebró su primera gran Vuelta en la carretera. La primera, la de 2005, le llegó vía laboratorio unos meses después, un éxito que le consagra después de un largo camino desde la fría Rusia hasta Nafarroa, donde se formó como profesional en la factoría Etxabarri del Banesto, el equipo que le descubrió en una prueba aficionada en los Pirineos. Menchov ya ha encargado el marco para colgar de la pared de su casa, en Mutiloa, el segundo maillot oro de la Vuelta, para orgullo de su mujer, Ana, y de sus dos hijos. El campeón de la Vuelta dedicó la Vuelta a su familia. «Se trata de una persona tímida que solo se abre con la gente que conoce», asegura su compañero Horrillo.
En 2005 voló del Banesto al Rabobank y ganó la Vuelta, pero no disfrutó del podio, ni del himno de su país en Madrid, pero la organización le entregó el maillot oro en los prolegómenos de la Vuelta 2006, en Málaga. Este año, se retiró en el Tour, pero le quedaba la carta de la Vuelta. En Cerler se vistió de líder, y ya hasta Madrid.
GARA
Euskaltel-Euskadi taldeko gazteak goi maila berreskuratu du eta euskaldun onena izan da. Zortzigarren sailkatu da 24 urteko galdakoztarrak eta Tourraren porrota atzean utzi du erabat.
La brillante actuación del Euskaltel-Euskadi ha quedado confirmada con la segunda posición en la clasificación por equipos. Sólo el Caisse d'Epargne, pese a la baja de Pereiro, ha superado a los vascos, con Efimkin, Karpets y López, Erviti, Txente García y Zandio.
Hogeita bat etapa izan dira, eta Freirek, Bennatik eta Samuelek hiru saio erdietsi dituzte, eta Petacchik, berriz, bi. Beraz, haimaka taldek besterik ez dute saririk lortu erdi mailako lasterketan.
Menchov perdió la última crono ante Menchov y ayer la regularidad ante Bennati, pero además del maillot oro también terminó como vencedor de la clasificación de la montaña, por delante de Van Goolen y Sastre. El abandono de Piepoli ha facilitado su victoria.
Gracias a su triunfo de ayer en Madrid, Bennati (Lampre) superó a Menchov en la clasificación de la regularidad. Tras ganar dos etapas en el Tour, ha vuelto a ser protagonista con tres etapas en la Vuelta, pese a lo que no ha sido seleccionado para el Mundial de Stuttgart.