GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora Nafarroako Txapelketa

Nazabal eta Larretxea besteen gainetik agertu dira

Lopezek, Mindegiak eta Barberenak ere, urriaren 7an Etxarri Aranatzen jokatuko den final handian izateko txartela lortu zuten atzo Uharte Iruñean

Jon LEUNDA | UHARTE IRUÑEA

Nazabal, Larretxea, Lopez, Mindegia eta Barberena aizkolariek lortu zuten Uharte Iruñean Nafarroko Lehen Mailako finala jokatzeko txartela. Azken saioa urriaren 7an jokatuko da Etxarri Aranatzen.

Uharteko pilotalekua erabat bete zen norgehiagoka hori zuzenean jarraitzeko asmoarekin. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko moztu behar izan zituen.

Hiru txandatan banatuta aritu ziren aizkolariak, eta lehenengoa izan zen onena. Bertan aritu ziren Nazabal, Larretxea, Mindegia eta Kañamares. Azkeneko horrek azkena amaitu zuen bai saioan, eta baita txandan ere, eta maila galdu zuen. Nazabal eta Larretxea ere batera ziren, eta doi-doi lortu zuen garaipena Etxarrikoak. Mindegiak ere lan ona egin zuen. Atzo itzuli zen berriro lehiaketetara, eta min hartu aurretik zuen freskura falta arren, finalean sartu da. Garbi geratu zen Nazabalek eta Laretxeak gainerakoei koska kentzen dietela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo