GARA > Idatzia > Futbola

Areto futbola | Zilarrezko Maila

Exbasa Bilbo Ohorezko Maila begiz jota abiatu da

Bizkaitarrek Liga hasiera ezin hobea izan dute, jokatu dituzten hiru partidak irabazi egin baitituzte

p050_f01_199x120.jpg

Jon LEUNDA | IRUÑEA

Exbasa Bilbo Ohorezko Maila begiz jota abiatu da aurten Zilarrezko Mailan. Bizkaitarrak orain dela bi urte izan ziren maila nagusian, baina ezin izan zioten eutsi. Iaz ere asmo berarekin ekin zioten, eta oso gertu izan zuten, baina erarik mingarrienean geratu ziren igo gabe.

Multzoko lehen postuan amaitu zuten lehen fasea. Igoera fasean Ourense kanporatu zuten, nahiz eta apur bat sufritu behar izan zuten. Gero, Armiñana Valentzia egokitu zitzaien, eta azkeneko partida etxean jokatu behar zutela-eta, itxaropenerako ateak zabalik zeuden.

Kanporaketa, ordea, uste baino gehiago luzatu zen, eta bosgarren partida ere jokatu behar izan zuten. La Casilla gainezka zela jokatu zen azkeneko hori, baina penaltietara galdu zuten zuri-gorriek, eta ametsa zapuztu zitzaien.

Aurten ere amets berarekin hasi dira, edo gutxienez estreinako bosten artean amaitu nahi dute: «Igotzea ez da erraza izaten, iaz ikusi genuen moduan, baina asmoa hori izango da, edo igoera fasea jokatzeko postuetan denboraldia amaitzea, kanporaketak jokatu ahal izateko», dio Iker Garciak, taldeko prentsa buruak.

Aldaketak

Iaztik, ordea, maila horretan aldaketak izan dira. Iaz hiru multzo zeuden, baina inor ez zen zuzenean igo, denek jokatu behar izan zuten igoera fasea, baita lehen sailkatuak ere, Bilbori gertatu zitzaion bezala. Aurten multzoak bi izango dira, eta lehenengoa zuzenean igoko da.

Aurten multzo bat kendu, eta bitan geratu da, eta estreinakoak zuzenean igotzeko parada izango du. Bigarrenak, hirugarrenak, laugarrenak eta bosgarrenak igoera fasean aritu beharko dute.

«Lehen fasea gogortu egin da, multzo bat kentzean maila hobetu egin da, eta Liga irabaztea ez da erraza izango, baina aurten sari potoloa dauka hori lortzen duenak, eta ahaleginduko gara», dio Garciak.

Hasiera, behintzat, itxaropenerako modukoa da, izan ere jokatu dituzten hiru partidetatik hirurak irabazi egin dituzte, eta taldean gustura daude.

Zaleek ere erantzun dute, eta une honetan 1.200 zale inguru batzen dira, nahiz eta taldeak horrela jarraitzen baldin badu, kopuru hori gehietzea pentsatzen duten. «Maila honetan jarraitzailerik gehien batzen dituena gu gara. Taldea ongi badago gehiago joango dira. Iaz, azkenerako, 3.000 zale joaten ziren gu ikustera, eta aurten ere apurka-apurka harmailak betetzen joatea espero dugu», dio Iker Garciak.

Fitxatzeak ere egin dituzte bizkaitarrek, eta sei jokalari berri heldu dira. Horietako hiru brasildarrak dira, nahiz eta horietako batek, Cazuk, pasaporte italiarra ere baduen. Honako hauek dira heldu diren berriak: «Noveleta (Playas de Salou), Evandro eta Cazu (Perfiles Sintal), Cruzeiro (Ourense) eta Elisinho eta Danilo (Brasil). Guztien artean helburuak betetzen ahaleginduko dira.

Dena dela, Exbasa Bilbo ez da Zilarrezko Mailan dabilen euskal talde bakarra, bertan ari baita MRA Area 99 taldea ere. Hori iaz arte Perfiles Sintal izenarekin aritu da, baina aurtengo denboraldian MRA Navarrarekin hitzarmen akordia sinatu dute, eta batera arituko dira lanean, Nafarroako areto futbola indartzen jarraitzeko asmoarekin, oraingoz, herrialde hori baita Euskal Herrian indartsuena.

Horien helburua ez da Bilboren moduan igoera fasea jokatzea, lan on bat egin, eta mailari aparteko larritasunik gabe eustea baizik. Hauek ere ez dira gaizki hasi eta sailkapeneko erdialdean daude, eta hor geratu nahiko lukete. Hala ere, ez dute ezusterako aukerarik baztertzen, eta aurrean ibiltzeko ere aukerak izan ditzaketela uste dute.

Hala ere, maila honek iaz baino euskal talde bat gutxiago izango du, Atenea Alaves jaitsi egin baitzen. Aurten Nazional Mailan dabil, berriro igotzeko asmoarekin, baina ez da talde bakarra, Ibarra, Gernika eta Santurzi ere hala hasi baitira.

fitxatzeak

Exbasa Bilbok sei jokalari berri ekarri ditu aurtengo denboraldirako. Horietako hiru brasildarrak dira, nahiz eta Cazuk pasaporte italiarra ere baduen. Elisinho eta Danilo dira beste bi brasildarrak.

El Hegoalde de Tolosa ha desaparecido

La nota triste de la temporada la ha dado el Hegoalde de Tolosa que ha decidido desaparecer. Las tolosarras eran fijas en la División de Honor femenina. En la temporada pasada habían acabado la temporada en la mitad de la tabla, pero ya no se volverá a ver a las guipuzcoanas compitiendo.

«Para jugar en la División de Honor hay que tener un equipo de garantías y nosotras no teníamos ni entrenador ni portera. Además, no veíamos futuro, no veíamos que las nuevas generaciones asegurasen la continuidad del equipo», afirmó Isabel Salaberria, en unas declaraciones efectuadas a la revista de Tolosaldea Galtzaundi.

Tampoco han visto oportuno abandonar la máxima categoría y seguir en otras inferiores. «La decisión de abandonar ha sido muy dura, hemos pensado mucho, pero hemos decidido que es mejor dejarlo».

El fútbol sala guipuzcoano sigue padeciendo muchos problemas, ya que el Hegoalde no es el único equipo del herrialde que ha cerrado la persiana estando en la División de Honor. Hace unos años fue el Sanpedrotarra quien decidió que era imposible seguir, después de estar varias temporadas con las mejores y lograr grandes resultados.

Parecía que el Hegoalde podría ocupar su sitio, e incluso hace tres temporadas fueron dos los equipos guipuzcoanos que estuvieron en la máxima categoría, ya que el Goierri también estuvo arriba, pero las de Urretxu perdieron la categoría.

Las tolosarras, en cambio, no han perdido en la cancha, sino que han sido factores extradeportivos los que le han obligado al abandono. En chicos, fue el Ibarra, hace dos años, quien tuvo que renunciar a la División de Plata por problemas económicos.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo