GARA > Idatzia > Ikusmira

Kosovoko auzia modurik arrazionalenean konpondu behar dute

Europako Batasunak, Errusiak eta Amerikako Estatu Batuak, abuztuaz geroztik, Kosovoko estatusa erabakitzeko negoziaketak egiten ari dira. Prozesu horretan, gaur Kosovoko eta Serbiako ordezkarien txanda iritsiko da. Kosovoko ordezkariek argi eta garbi adierazi dute haien helburua independentzia dela. Serbiarren estrategia, aldiz, ez dago hain argi, baina azkenaldian eginiko mugimenduek adierazi dute Nazio Batuen Erakundeak Kosovori buruz hartu behar duen erabakia atzeratzeko eta auziari buruz nazioartean dagoen batasuna apurtzeko ahaleginak egingo dituztela. Nolanahi ere, EBk, Errusiak eta AEBek abenduaren 10era arteko epea daukate Nazio Batuen Erakundearen presidenteari txostena aurkezteko. Ordurako guztien arteko konpromisorik ez badago, Kosovok independentzia aldarrikatzeko asmoa iragarri du. Belgradok, bere aldetik, ez du onartzen alde bakarreko independentzia aldarrikapenik eta Serbia barruko independentzia baino ez du eskaintzen. Horiek horrela, auzia desblokeatzeko ardura hartu duen hirukotearen esku omen dago irtenbidea. Eta munduaren aurrean aurkeztu duten bezala, modurik arrazionalenean konpontzeko exijitu behar zaie.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo