GARA > Idatzia > Non Zer

Ikastaro bat eta «Emetik» bertso kabaretak «Bertsotan Blai» erakusketaren aretoan

Euskara Kultur Elkargoak antolaturik, urriaren 31 arte «Bertsotan Blai» erakusketa («Manuel Lasarte» eta «Hitzak egin gaitu ezer»), goizez eta arratsaldez, zabalik egongo da. Bisita gidatuak 948 22 73 55 telefono zenbakian lotu behar dira. Bestalde, urriaren 10ean (19.00etan), areto berean, Maialen Lujanbiok «Emakumea eta Sorkuntza» ikastaro berezia emango du. Urriaren 18an (20.00etan), Oihane Perea, Onintza Enbeita eta Iratxe Ibarrak «Emetik» bertso kabaretaren saio esperimentala egingo dute. Taberna giroan, kabaret espiritua bere eginez, koloretsua, gordina, umoretsua eta pikantea den emanaldia da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo