GARA > Idatzia > Non Zer

Bular-Ematearen Europako Astea dela-eta, Zarautzen bular-emate kolektiboa izango da

Urriaren 8tik 14ra bitartekoa Bular-Ematearen Europako Astea dela-eta, Edoskitzearen Aldeko Zarauzko Taldeko kideek bular-emate kolektiboa egingo dute larunbatean. Urtebete darama taldeak bularra ematen duten emakumeei laguntza eta animoa ematen. Asteazkenero biltzen dira eta bertako ateak zabalik daude beren umeari bular-ematea erabaki duten emakume guztientzat, edoskitze kulturaren berri zabaltzeko helburuarekin betiere. Urriaren 6ko bular-emate kolektiboa kultura horren aldarrikapen gisa planteatzen dute. Harremanetan jartzeko: 943 00 79 99 (Marga).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo