GARA > Idatzia > Osasuna

Tajonar

Konfiantza da oinarria baita ondorioa ere

Osasunak gogoz ekingo dio Vila-realen aurkako partidari lan egiten jarraitzeko lasaitasuna eskuratzeko

p046_f01_148x136.jpg

GARA | IRUÑEA

Sorgin-gurpil amaigabea bailitzan, emaitza txarrek sortzen duten urduritasunak ez du laguntzen lasaitasuna ekarri ohi duten emaitza onak lortzen. Aldi berean, baina ikuspegi baikorragotik begiratuta, konfiantzaz aritzen diren taldeek, norbere buruarenganako ziurtasuna handitzen laguntzen duten emaitzak lortu ohi dituzte. Konfiantza da, beraz, arrakastaren oinarria eta baita ondorioa ere.

Horretan dabil Osasuna. Gorritxoek garaipen bakarra lortu dute lehen jardunaldi honetan, bost gol besterik ez dute sartu -horietatik lau norgehiagoka berean- eta, beren egoera hobe dezakeen partida bat gehiago jokatu behar duten arren, behera jaisteko postuak ez dituzte urrunegi. Hala ere, urduritasunari ihes egin nahi diote, presioaren prezioa zein izaten den jakinda.

Ziurtasuna da gakoa eta nafarren ustean, egun sentitzen duten konfiantza horretaz baliatu behar dute partidak aurrera atera ahal izateko eta, ondorioz, konfiantza handiagoa lortzeko. Horrek izan behar du taldearen planteamenduaren oinarri edozein delarik aurkaria. «Etsaiak -honako honetan Vila-real- gorriok hor gaudela jakin behar du lehen minututik», adierazi zuen atzo Javi Portillok. «Batez ere, gure zelaian. Presionatzera eta haginka egitera irten behar dugu. Horrela aritzen bagara, aurkariarentzat oso zaila izango da guri irabaztea».

Aurrelariak jarrera berbera du bere egoerari buruz ari denean. Oraindik ez du Osasunan egonda golik sartu, baina lasai dagoela adierazi zuen atzo. «Denok dakigu bolada kontua dela -esan zuen-. Nire lana momentuz ona dela uste dut eta entrenatzaileak horregatik saritzen nau. Ez nago urduri». Argi dauka, hala ere, «gola sartu nahi» duela. «Batez ere, taldearen onerako, baina baita nigatik ere, lasaiago egoteko. Helduko da, eta ziur nago gol asko sartuko ditudala Osasunan egonda».

Lehen gol hori eta gerokoak heldu arte, Portillok «lasai» dagoela adierazi zuen. «Bueltak ematen dizkiet jokaldiei, baina ikasteko era onena akatsak ikustea delako, ez urduri jartzeko. Urduri jartzen banaiz, zailagoa izango da».

Aurkari arriskutsua

Zail egingo zaie, gorritxoei hurrengo partida; dudarik ez, denboraldia ezin hobe hasi duen Vila-real baitator Iruñera.

Hector Fonten ustean, «defentsa lanetan oso ondo ari da» bere talde ohia «eta zelai-erditik aurrera, desorekatzen duten jokalariak ditu, bolbora asko duten jokalariak». Erdilariak, hala ere, Osasunak etxean bigarren aldiz «irabaztea» espero du.

Portillok garaipena eskuratzea espero du: «oso hasiera gogorra eduki ondoren, igandean irabazten badugu, eta Sevillaren aurkako partida jokatu be- har dugula kontuan hartuta, gure egoera oso ona izan baitaiteke».

 
Pirés y Josico entran en la lista de 19 jugadores

La entrada de Pirés y Josico, una vez superados sus problemas físicos, supone la principal novedad en la convocatoria del Villarreal. Manuel Pellegrini, de todos modos, viaja a Iruñea con 19 jugadores, por si alguno de los dos se resiente.

El que se cae de la lista es Nihat, que no se ha recuperado de la contractura que sufre en la pierna derecha. Igualmente lesionado, también se queda en casa Gonzalo Rodríguez, mientras Riquelme y Josemi lo hacen por cuestione puramente técnicas.

Con estos mimbres, el Villarreal confía en mantener la buena racha que le ha aupado al segundo puesto de la clasificación. Para conseguirlo, deberá superar a Osasuna pero también al previsible cansancio que pueden arrastrar los propios jugadores castellonenses, tras su partido de UEFA del pasado jueves. «Llevamos una serie de partidos muy seguidos, con mucho esfuerzo pero espero que podamos aguantar bien. Es importante descansar mucho estos dos días y esperemos que las rotaciones surtan efecto», confió Fabricio Fuentes.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo