GARA > Idatzia > Saskibaloia

Iurbentia Bilbao Basket

Reckerren orkatila da bilbotarren buruko mina

 

Arnaitz GORRITI | BILBO

Denboraldi-aurrea eta bestelako probak albo batera geratu dira. Iritsi da une erabakigarria Iurbentia Bilbao Basketentzat ere. Hala, Txus Vidorretarenek neurketa nekeza izanen dute eguerdiko 12.30etatik aurrera Polaris World Murtziaren kantxan.

Prestaketa lanak nahiko onak izan badira ere, Luke Reckerrek Superkopako finalean nozitutako orkatilako zaintiratua, bada nahikoa buruko min talde bilbotarrarentzat, azken unera arte zalantza izango baita. Recker Vidorretarenen erasoko erreferente onenetako bat da, eta bera gabe bizkaitarren kanpoko jokoa okr liteke. Quincy Lewisek hor behar du hutsune hori betetzeko.

Lana pilatu beharra

Asteroko prentsaurrekoan tentuz mintzatu zen talde bilbotarreko entrenatzailea. Taldeari oraindik «lana falta zaiola» adierazi zuen.

«Bi hilabete beharko ditugu, lan karga eta kantxan orduak pilatzeko. Oraindik ere falta zaigu», esan zuen. Indautxukoaren iritziz, «aurreneko bost partiden ostean balantze positiboa izatea» da aurreneko helburua.

Aurkariari buruz, berriz, «hobekien indartu den» taldeetako bat dela onartu zuen Vidorretak. Risarcher edo Triguerori, Kammerichs, Thomas edo Fajardo gehituta, «sailkapenaren erdialdean sendotu eta arazorik gabe mailari eusteko» moduko taldea osatu duela iritzi zion.

Murtzia-bilbao basket
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo