GARA > Idatzia > Athletic

Almeria San Mamesen

Gainditu gabeko irakasgaiari aurre egiteko arratsaldea

Jokoa, golak eta emaitza bateratuta, Athleticek denboraldiko lehen garaipena eskaini nahi die zaleei

p042_f01_199x136.jpg

 

GARA | BILBO

Zazpigarren jaurdunaldira heldu da Athletic eta hainbat irakasgai gainditzeke dauka oraindik. Batez ere San Mamesen, etxekoek ez baitute oraindik zuri-gorrien garaipenik gozatu.

Arratsalde aproposa izan daiteke gaurkoa mamu horiei guztiei aurre egiteko. Izan behar du, hain zuzen ere; Barcelona, Atletico edo sasoi hobezinean dagoean Vila-Realen aurkako porrotak ulergarriak badira ere, ez baita gauza bera gertatzen Almeria denean Bilbora heltzen dena. Egia esan, ulertu, uler daiteke, futbolean ezin baita ezer aurretik idatzi; baina kezkatu ere egingo luke emaitza txar batek, Jai baitauka Athleticek, «bere» Ligako aurkariak -eta horrelakoa da, egun, Unai Emeryren taldea- ere ez baditu gainditzen, are gehiago etxean izanik.

Zorionez, El Madrigalen galdu arren, azken partidak utzitako sentsazioak ez ziren batere txarrak izan, aurreko jaurdunaldiotan desagertuta zebilen jokoa berreskuratu baitzuten bilbotarrek. Zoritxarrez, hobetze horrek ez zuen islarik izan atean -eta, ondorioz, emaitzean- eta horixe da, beraz, taldeak betebeharreko helburua: jokoa, golak eta, ondorioz, emaitza bateratzea, zaletuei denboraldiko lehen poza eskaintzeko; eta, bide batez, sailkapenean zonalde lasaigarriago baten egoteko.

Susaeta hamaikakoan

Helburu hori lortzeko, Joaquin Caparrosek beste aldaketa bat egingo du zuri-gorrien erasoaldian. Kasu honetan, Markel Susaetaren kemena aprobetxatzen saiatuko da hain zuzen ere, jokalari eibartarra ezker hegalean kokatuta, David Lopezen ordez. Gainontzeko guztiak Vila-Realen aurka jokatu zutenak izango dira.

Unai Emery entrenatzaileak, bere aldetik, bi aldaketa egingo ditu Almeria taldean San Mamasen: lesioa gainditu duen Kalu Uchek Negredo eta Crusat lagunduko ditu erasoan, Ortiz ordezkatuta; eta Corona zelai-erdian arituko da, Maloren ordez, hain justu ere.

ATHLETIC - ALMERIA
ZENBAKIAK

Zaletu zurigorriek ez dute oraindik bere taldearen garaipenik ikusi. Are gehiago, gol bakarra sartu du Athleticek etxean.

SENTSAZIOAK

Aurreko jaurdunaldiotan desagertuta zebilen jokoa nolabait berreskuratu zuen taldeak El Madrigalen. Gaur golak eta, ondorioz, emaitzarekin bateratu nahi du.

«Generar ocasiones y no tener lagunas»

Joaquín Caparrós avanzó ayer alguna de las claves en las que debe cimentar el Athletic su reencuentro con la victoria tras los último tropiezos. Las principales, que los rojiblancos sean capaces de «generar ocasiones de gol» pero sin tirar demasiado de la manta, es decir, evitando al mismo tiempo tener «lagunas» defensivas.

En este sentido, el técnico andaluz destacaba que en los dos últimos partidos, frente a Atlético y Villarreal, «hemos generado esas oportunidades y es importante que mantengamos ese ritmo, ese nivel de juego y esa continuidad», pero sin que en este caso «tengamos ninguna laguna, como en el primer gol que nos metió el Atlético de Madrid», recordó.

La mentalización, lógicamente, también será importante, sobre todo ante un rival al que la falta de nombre no resta capacidad. Para Caparrós sería un grave error «mirar solo» que llega a San Mamés un recién ascendido, porque se trata de «un equipo magnífico. Y, por experiencia propia, sé que cuando un equipo sube con el mismo bloque, tiene una inercia positiva y de confianza», destacó.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo