GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Terrorismoa goraipatzeagatik» bi gazte atxilotu dituzte Beriainen

GARA |

Atzo arratsaldean aske gelditzekoak ziren gauerdian Beriainen, Nafarroan, atxilotuak izan ziren bi gazte, horietako bat adinez txikia. Atxiloketa 00.30ean izan zen, Guardia Zibilak bide publikoan bi gazteak geldiarazi eta kartel eta pegatinak aurkitu zizkienean. «Presoentzat amnistia, independentzia, indar okupatzaileen kanporatzea eta torturarekin amaitzea» eskatzen omen zen kendutako material horretan; polizia iturriek Jarrai eta Segi erakundeekin lotu zituzten.

Gazteei «terrorismoa goraipatzea» leporatu eta biak atxilotuta eraman zituzten guardia zibilek. Estatu espainolak Nafarroan duen Ordezkaritzatik jakinarazi zutenez, bi gazteen kontrako salaketa eginen dute Audientzia Nazionalean. Atzoko operazioaz harro agertu zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo