GARA > Idatzia > Errugbia

Bera Berak lehen zatian galdu du neurketa

p048_f02_088x091.jpg

BERA BERA 16

CAJASOL CIENCIAS 19

J.L. | DONOSTIA

Oso gaizki hasi da Bera Bera, lehen partida galdu egin baitzuen, mailaz igo berri den talde baten aurka gainera.

Denboraldia hasi aurretik egin dituen partidek itxaropenerako ateak zabalik uzten zituen, baina donostiarrek atzo partida kaskarra egin zuten, batez ere lehen zatian. Tarte horretan sevillarrek aldea lortu zuten.

Bigarren zatian, berriz, jokalari gipuzkoarrak ahalegindu ziren, eta markagailuan gerturatu ere egin ziren. Azkeneko minutuetan ukan zuten aukeraren bat garaipena erdietsi ahal izateko, baina ezinezkoa izan zen, eta azkenean garaipenak ihes egin zien.

Zalantzarik gabe, taldeak hobetu beharra erakutsi zuen atzoko norgehiagokan, batez ere lehen zatian egindako hutsak ezin dituzte errepikatu gipuzkoarrek, bestela jai izango dute aurtengo denboraldian.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo