Lau eta Erdiko Txapelketa
Mikel Goñik pilotazaleak maitemindu zituen berriro
Lau urte inguruz txapelketa garrantzitsuenetatik kanpo egon ondoren, Oronozkoak partida borobila jokatu zuen Eibarren: hemezortzi tanto egin zituen eta norgehiagoka huts bakarrez amaitu zuen
IÑAKI ESAIN 6
Aritz SORZABAL | EIBAR
Partida irabazi eta aldageletarako bidean zegoenean, Eibarko Astelena frontoian bildutako zaleek zutitu eta txaloka agurtu zuten Mikel Goñi, haren izena oihukatzen zuten bitartean. Pozez gainezka, Oronozkoak besoak jasoz erantzun zion harmailatan zegoen jendeari.
Urte askotan partida garrantzitsurik jokatu gabe egon eta gero, Aspeko aurrelariak 40 minutu eskas behar izan zituen zale guztiak berriz ere bereganatzeko. Lau urte inguruz txapelketa nagusietatik kanpo egon arren, Oronozko pilotariak partida borobila egin zuen Lau eta Erdiko final-hamaseirenetan. Hemezortzi tanto egitea sekulakoa bada ere, nabarmenena da huts bakarrarekin bukatu zuela norgehiagoka; eta horrela, erraza da ulertzea ikusleak berriz maitemindu izana.
Iñaki Esainek ezin izan zuen ezertxo ere egin estatistikek islatutako erakustaldi hori gelditzeko. Sakez hiru tanto jarraian egin eta 0-4 aurretik jarri bazen ere, Goñik sekulako maila erakutsi zuen hortik aurrera. 10-0ko partziala egin zuen hasteko, 10-4 aurretik jartzeko balio izan ziona. Tanto bikainak egin zituen. Bere aldeko lehen tantoa, adibidez, zabalera botatako dejada ikusgarri baten ondorioz etorri zen; hurrengo bi tantoak, berriz, zaleek hainbeste maite dituzten zartadei esker.
Goñiren joko jarioak ez zuen etenik izan, fisikoki oraindik justu samar dabilela nabari zaion arren. Esainek Oronozkoaren dejada bati beste dejada batekin erantzun, eta sakez 10-6koa jarri bazuen ere, partidak jabe bakarra zuen. Horren erakusle, norgehiagoka agurtzeko irabazleak egindako 12-0ko partziala.
Dejaden txanda
Zartadak, bata bestearen atzetik iritsi ziren ondoren. Indarra baliatzeaz gain, Goñik ere artista badela erakutsi zuen behin baino gehiagotan. Txalo zaparrada handiena 12-6koak jaso zuen: Oronozkoa zabaleko egurretan zegoen, kantxatik at, bosgarren koadrotik dejada bat egin zuenean. Esain pilotara iritsi zen, baina gorriak erraz bukatu zuen tantoa ondoren.
16-6koa beste dejada baten ondorioz iritsi zen, kasu honetan txokora bidalitako batez. Dejadaz ere, 21-6koa jarri zuen Goñik, eta sakez lortutako zazpigarren tantoarekin partidari amaiera eman zion.
Ikusteko dago orain ea atzoko jokoari jarraipena ematen dion eta fisikoki gogorra gerta daitekeen norgehiagoka aguantatzeko gai den ala ez. Momentuz, Goñiri esker, larunbatetako partida eskasak ahaztuta daude.
22
6
«Ha sido un partido diez, firmaría jugar siempre de esta forma». Mikel Goñi se mostró así de satisfecho al término del encuentro. El de Oronoz se enfrentará ahora en octavos de final al ganador del choque que enfrentará a Bengoetxea VI y Mendizabal, uno de los cinco partidos que restan por jugarse para que se completen los dieciseisavos de final. Precisamente, Iker Arretxe y Asier Berasaluze se enfrentarán hoy en el Beotibar de Tolosa (16.30) con motivo de uno de esos encuentros aún por resolver.
Arretxe saltará a la cancha con la confianza que le dio su victoria ante Peñagarikano, aunque esta vez tendrá en frente a un rival mucho más peligroso en la jaula.
A.S.