Gasteizko Parlamentutik Auzitegi Nazionalera gazte erakundeen kriminalizazioa salatzeagatik
Gazte erakundeen aurkako epaiketaren testuinguruan gazte talde batek Gasteizko Parlamentuan protesta egin zuen. Une horietan Auzitegi Nazionalean epaitzen ari ziren gazteekin eta ordezkatzen zuten guztiarekin elkartasuna adierazteko ekimena izan zen. Parlamentarien aurrean «Epaiketarik ez. Gazteok autodeterminazioa orain» zioten kartelak astindu zituzten. Uneko larritasunaren harira, parlamentariek ez zituztela beraien kezkak ordezkatzen salatu zuten.
Orain, bi urte geroago, Parlamentuko zazpi gazteak Madrilgo auzitegian epaitu dituzte. Bost urte arteko kartzela eskaerak dituzte.
Politikariek normalean euskal gazteei beren ikuspuntuak defendatuko dituztela esanda botoa eskatzen diete. Gazteriari eskaera politikoak era baketsuan egiteko eskatzen diete. Parlamentuan gazteen interesak ere ordezkatzen direla esaten dute politikariek.
Kasuak argi uzten du parlamentari gehienek ez dutela gazteen ikuspuntua ulertzen, baketsua izan ala ez. ez dutela haien eskaera politikorik onartzen eta ez dituztela ordezkatzen. Epaiketan, adibidez, parlamentari bakarra izan da: Carmelo Barrio, akusazioaren testigu gisa.