Aitziber eta Joseba Hernandez Madinabeitia Egoitz, Iban eta Jabierren senideen izenean
Mila esker, Segura
Lehenik eta behin, ezin gara ahaztu, gure senideak etxean izan arren, Madrilen Biblioteca Nacional parean gurekin batera zeudenen beste senideekin. Gure besarkada eta animorik beroenak helarazten dizkizuegu, gure poza ez da erabatekoa izango denak etxean izan arte.
Joan den asteko ostegun iluntzean hasi zen zurrunbiloaren ostean baretasuna ekartzen saiatu zareten orori, mila esker. Izugarria izan da zuen babesa eta laguntasuna. Mila esker Segurako herritarrei. Mila esker Segurako ezker abertzaleari. Mila esker goierritarrei eta mobilizazioetan izan zareten guztiei, era batera edo bestera elkartasuna adierazi diguzuen guztiei.
Eta, lagun on batek ondo esan zuen bezala. «mila esker Segurako Udalari, eman ez diguzuen babesa Madrilen jaso dugulako». Mila esker, camaradas.
Independentziari ateak ireki. Gora Euskal Herria askatuta!