Colemanen aurreneko ehun egunak
«Balantze baikorra» egin du entrenatzaile galesak
Numanciaren aurka Prietok ezkerrean jokatuko du eta Estrada titular izango da
GARA | DONOSTIA
Larunbatean Numanciaren aurka jokatu aurreko prentsaurrekoan, Realeko entrenatzaile Chris Coleman galesari Donostiako taldeko buru gisa aurreneko ehun egunetako balantzea egitea egokitu zitzaion. Bere herrialdean egitea oso ohikoa ez bada ere, ez zuen atzera egin Colemanek eta, hala, «positiboa» iruditu zitzaion aurreneko ehun egunetan bere taldeak egin ibilbidea.
«Balantze on bat egin behar dugu nahitaez, azkenaldian bolada ona baitaramagu. Duela bospasei aste begiratu izan bagenu ordura arte egindakoari, emaitza, ezinbestean, arras ezberdina izango zatekeen», aitortu zuen.
Colemanen aburuz, azkenaldian lorturiko emaitzek ¯hiru garaipen eta berdinketa bakarra; porrotik gabe¯ Realaren inguruko «diskurtsoa aldatu» dute, suma zitekeen «ezkortasun» giroari «buelta emanda». Horiek hala, «pozik» azaldu zen bere jokalariekin, «baikortasuna itzultzeko gai» izan baitira.
Bestalde, ez zitzaion horrenbeste gustatu Colemani azkenaldion Donostiako taldeak «beheko taldeen aurka» irabazi duela-eta egin duela gorantz galdetu ziotenean kazetariek. Ondorioz, galesak «Bigarren Mailan dagoen berdintasuna» nabarmendu zuen.
«Honezkero jakina behar genuke maila honetan berdintasuna eta parekotasuna direla nagusi. Argi dago talde batek beste bati irabazteko zenbat lan egin behar duen eta zenbat kostatzen duen. Gainera, kontuan izan behar da Malagak, esaterako, gure antzeko egutegia izan duela eta lider dagoela», esan zuen.
Aldaketa bat bakarrik
Numanciaren aurka jokatu behar dute bihar Donostiakoek eta Colemanek aldaketa bakarra egingo duela aitortu zuen atzoko prentsaurrekoan.
Galesko selekzioan jokatuko du David Vaughn eta bere lekuan, ezker hegaleko erdilari, alegia, Xabi Prietok jokatuko du. Eskuineko hegalean, berriz, Estradak beteko du Prietoren hutsunea. Bestelakoan, aldaketarik ez duela egingo eman zuen aditzera Colemanek, «gauzak ongi ateratzen ari direnean» ez baitu gogoko inor aldatzerik.
Horretaz gain, taldeak ganoraz lan egiteko «lasaitasuna» duela txalotu zuen Realeko entrenatzaileak. Hori gutxi balitz, ohikoa baino baikortasun handiagoa erakutsi zuen eta bere taldea «igoera lortzeko adinako kalitatea» duela ere bota zuen hitzetik hortzera.
«Taldeak Lehen Mailara igotzeko adinako kalitatea du eta errazagoa izango da hori lortzeak eskatzen duen lana egitea emaitza onak izanez gero. Gainera, azkeneko bolada onak lan egiteko lasaitasun handia eman digu. Horrek errazten du oso gure jokoa hobetzea».
Hala, azken emaitzek elikaturiko baikortasunak bultzaturik, Numanciaren aurka «golak izango» direla ziurtatu ere egin zuen Colemanek, baita bere taldea «jokatzera» aterako dela ere.
«Golak izango dituen partida ona espero dut. Gu behintzat jokatzera, baloia mugitzera aterako gara, baina argi ibili behar dugu, aurkaria bera ere oso ongi ari baita jokatzen. Aukerak egiten ditu eta gol ugari sartu ditu».
A poco más de 24 horas para el próximo encuentro de la Real en Soria, los blanquiazules completaron un ligero entrenamiento en la matinal de ayer, que consistió en rondos, ejercicios de ataque-defensa y un partidillo.
Para la sesión preparatoria de ayer se volvió a llamar a Eñaut Zubikarai, portero del Sanse, ante la ausencia de Bravo, que está con la selección chilena, al igual que David Vaughan con la galesa. Stevanovic, en proceso de recuperación, pudo tomar parte en los rondos, aunque después prosiguió realizando carrera continua. El último entrenamiento previo al choque de mañana se celebra a las 10.00 a puerta cerrada.
GARA