GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Madrilen jazarpen politikoa milaka lagunek salatu dute kalean

Gutxienez 14.200lagun baino gehiago atera ziren kalera atzoko mobilizazio eguna dela-eta. Independentismoa Estatu espainolaren jomugan izan arren, bizirik eta osasun onarekin dagoela erakutsi zuen atzo Euskal Herriko ehunka udalerri, ikastetxe eta enpresatan egindako protestaldiei so eginez gero.

p004_f05.jpg

Gari MUJIKA | DONOSTIA

Milaka lagunek egin zuten bat independentziaren proiektuaren aldeko eta ezker abertzalearen aurkako erasoak salatzeko atzokoan izan zen nazio mobilizazio egunean. Ehunka enpresa, lantoki, institutu eta ikastetxetan geldialdiak egin zituzten, eta manifestazio jendetsuak izan ziren goizean eta arratsean. Polizi oldarraldiak ere izan ziren; batik bat, Ertzaintzak egindakoak Gasteizen eta Donostiako Ibaetako campusean -bi lagun atxilotu zituzten Polizi kargaren ostean-; Nafarroan Guardia Zibilaren eta Polizia espainolaren joan-etorriak egun osoan nabarmenak izan ziren.

LAB sindikatuaren deialdiari jarraiki, milaka lagunek beren lanpostuak utzi zituzten ordu batzuetan, eta orotariko mobilizazio ekimenak egin zituzten; hala nola eskuorriak banatu, elkarretaratzeak egin, batzarrak, pankarta jartzeak, lan-etenaldiak... Guztietan «independentismoaren kriminalizazioa» salatu zuten eta ezker abertzaleko hainbat kideren atxilotzearen eta kartzelatzearen aurka azaldu ziren mobilizatuak.

Sindikatu abertzaleko idazkari nagusi Rafa Diezek Donostiako manifestazioan hartu zuen parte eguerdian, eta bertan PSOEren Gobernuarengandik independentismoa jasaten ari den jazarpena eta kriminalizazioa gaitzetsi zituen. Are gehiago, halakoak «iraganeko errezetak» direla salatzeaz gain, Gobernu espainolaren gidari PSOE alderdia «PPren klon» bilakatu dela nabarmendu zuen.

Gipuzkoako hiriburuko Askatasun hiribidetik abiatu eta epaitegi aurrean amaitu zen ehunka lagunez osaturiko manifestazioan, ezker abertzelearen aurka jotzen denean «ideien aurka, independentziaren aurka» jotzen dela salatu zuen Diezek. «Zapaterok bere garai onenean esan zuen bakea lortzeko bidea egiteko prest zegoela», jarraitu zuen Diezek; baina orain, aldiz, elkarrizketari eta negoziazioari ateak itxi eta «borrokaldirako prest dagoela esaten du».

LAB konponbidearen alde

PSOE, egun, konponbiderako aktibo bat ez dela azaldu zuen LABeko idazkari nagusiak, baina hala ere ezinbestekotzat jo zuen «elkarrizketarako, negoziaziorako eta akordiorako agertoki bat eraikitzea».

Sindikatu abertzalearen apostua horixe izango dela azaldu zuen Diezek, baita «borroka irekiko eta tentsio uneotan» ere. Alta, gogor gaitzetsi zuen alderdi politikoek izandako jarrera. Diezen aburuz, egoera hori nola konpondu daitekeenaz arduratuta egon baino, egoera berean jarraitzera «etsitzen» baitira.

Arratsaldean egin zuen lehen balorazioa LABek, eta kalera atera ziren langileak milaka izan zirela ziurtatu zuen. Hala, baikor agertu zen lan-etenaldia egiteko deialdia ez bazen ere, halakoak ere egin zirelako eta bilatu bezala, orotarikoak izan zirela udalerri guztietan aurrera eramandako protestaldiak. Gutxienez Bizkaiko 107 enpresa handik egin zuten bat LABek deitutako deialdiarekin; horien artean, BBVA, BBK, Telefonica edo Bizkaiko Aldundiko eta Lakuako gobernuko langileak.

Bilbon eta Gasteizen ere ehunka lagunetako manifestazioak egin zituzten goizean, LABen deialdiari jarraiki. Iruñean, aldiz, Auzitegiak ezarritako debekua zela-medio, prentsa agerraldia egin zuten sindikatu abertzaleko kideek, baina Polizia espainola bertaratu eta sakabanatu zituen. Are gehiago, salaketa ere ezarri die poliziakideek irundarrei, baita beste hamar udalerriko LABeko kideei ere.

Ikasle andana mobilizatu zen

Segi gazte erakundeak ere protestak antolatu zituen goizean. Hainbat euskal udalerrietako ikastetxe, institutu eta unibertsitatetan egindako manifestazioak Segik deituak ziren.

Goizean eta arratsaldean izandako mobilizazio orduetan, gainera, komertzio eta taberna ugarik itxi zituzten ateak udalerri dezentetan. Hala, Azpeitia edo Pasaian, esaterako, komertzioen itxiera oso nabarmena izan zen. Nahiz eta, oro har, normaltasun osoz egin ziren mobilizazio guztiak euskal udalerrietan, Nafarroan, eta nagusiki Iruñean, hainbat korrikaldi egin behar izan zituzten ikasleek goizeko mobilizazioetan parte hartzen ari zirenean. Hala, Iruñeako Txantreako ikastetxeen ka- sua izan zen honakoa.

Herrialdez herrialde, eta udalerriz udalerri, ondokoak izan dira GARAk bildutako datuak: Bizkaiari dagokionez, Leioako campusean 480 ikasle-irakaslek egin zuten manifestazioa «Independentziari ateak ireki! Gora Euskal Herria askatuta!» lemarekin. Bilboko La Casillan 45 izan ziren elkarretaratutakoak, San Mamesen 50 eta Deustuko Unibertsitatean, aldiz, 20.

Bilboko LABeko manifestazioan ere ehunka izan ziren manifestazioan aritu ziren lagunak. Hainbat edukiontziri ere su eman eta bidean gurutzatu zituzten eguerdian Bilbon. Urretxindorra ikastolan ere 30 ikasle atera ziren kalera. Ondoko udalerrietan ere protestak izan ziren: Erromo-Itzulbatzeta (15 goizean, 40 arratsaldean), Erandio (15 eta 60), Portugalete (110), Santurtzi (95 eta 180), Sestao (30 eta 70), Barakaldo (50 eta 155), Ermua (30), Leioa (25 goizean eta 80 arratsaldean), Urduña (42), Galdames (12), Lemoiz (8), Plentzia (30), Alonsotegi (35), Atxondo (18), Zornotza (120), Berango (31), Lekeitio (100 irakaskuntzan eta 300 manifesta- zioan), Ea (42), Bermeo (100 goizean eta 80 arratsaldean), Arrigorriaga (50), Busturia (30), Ajangiz (30), Gernika (110 eta 85), Kortezubi (18), Usansolo (30), Uribe-Kosta (75), Mungia (55), Sopuerta (13), Zalla (20), Txorrierri (45), Balmaseda (50 goizean eta 20 arratsaldean) eta Algorta (60 eta 150).

Jazarpen handia Nafarroan

Gipuzkoan nabarmena izan zen langileen lanuztea industriguneetan. Hala, Irizar, Astigarragako 27. poligonoan, Andoainen, eta Goierriko zein Azpeitia inguruko enpresa gehienetan geldialdiak egin zituzten. Beasaingo eta Irungo CAFen, adibidez, erabatekoa izan zen lanuztea.

Goizean Donostian egindako manifestazioan 350 lagun inguruk izan zen; baina ondoko udalerrietan ere egin zituzten mobilizazioak: Ibaeta (300), Lasarte (110 goizean eta 80 arratsaldean), Eibar (140), Bergara (60 eta 200), Andoain (100 eta 60), Zumaia (110 eta 120), Villabona (150), Lazkao (72), Astigarraga (60), Azpeitia (800 eta 100), Elgoibar (50 eta 45), Hernani (350), Deba (45 eta 60), Ibarra (50), Errenteria (1000 eta 700), Usurbil (320 eta 100), Antzuola (35), Mutriku (50 eta 70), Getaria (50), Amezketa (25), Legorreta (32), Zaldibia (60), Azkoitia (60 eta 150), Alegia (20), Lizartza (45), Pasai Antxo (50), Pasai San Pedro (35), Oiartzun (200), Soraluze (60), Zarautz (120), Ataun (45), Zumarraga (70 eta 130) eta Irun (100 eta 100). Arrasaten, komertzioez, ikastetxeez eta unibertsitateez gain, enpresa asko gelditu ziren. Guztira, 610 lagun mobilizatu ziren egunean.

Gasteizen, aldiz, 1.200 lagunek egin zuten manifestazioa arratsaldean, eta goizean, aldiz, 600 izan ziren. Bastidan 30 izan ziren, Aramaion 25 eta Amurrion, ostera, 100. Nafarroa izan zen polizi jazarpen handiena pairatu zuena. Halere, Elizondon, 33 lagunek egin zuten elkarretaratzea, 50 Goizuetan, 50 Antsoainen, Urdiainen (20), Irunberrin (30), Ultzaman (28), Etxarri Aranatzen (40) eta Iruñeko Txantrea auzoan (75).

Cargas en Gasteiz e Ibaeta con varios heridos y dos detenidos

La Ertzaintza volvió a protagonizar nuevos capítulos de represión en distintos puntos del país. En esta ocasión, la Policía autonómica irrumpió en los campus universitarios de Gasteiz y de Ibaeta en Donostia, y cargó contra la multitud concentrada en protesta por la encarcelación de los diecisiete militantes independentistas. Además de ocasionar varios heridos, la Ertzaintza practicó dos detenciones en el campus donostiarra; se trata, según confirmó Askatasuna, del joven de Elorrio Ibai Esteibarlanda y de la vecina de Iruñea Idoia Arraiza.

Según informó a GARA un testigo presencial, más de 300 estudiantes secundaron la convocatoria de la izquierda abertzale para la jornada de movilización de ayer en Ibaeta. Los jóvenes, que portaban una pancarta con el lema «Errepresiorik ez! Euskal Herriak hitza eta erabakia», llevaron a cabo una concentración dentro del recinto universitario, pero cuando pretendieron marchar en manifestación varias dotaciones de la Ertzaintza irrumpieron en el campus cargando contra las centenares de personas allí reunidas. El comunicante resaltó la brutalidad de la carga. Los ertzainas irrumpieron en las facultades y en las cafeterías, obligando a los estudiantes incluso a encerrarse en las aulas. Sin determinar cuántos, también informaron de que fueron varias las personas heridas tras la carga. Los arrestados quedaron libres a la tarde, tras comparecer ante el juez.

En el campus de Gasteiz, la Ertzaintza también practicó varias cargas con material antidisturbio contra las más de 600 personas que llevaban a cabo una movilización. A media tarde informaron de que la Policía autonómica aún seguía controlando las facultades de la capital alavesa. En Leioa e Iruñea, en cambio, no se vivieron momentos de tensión. G.M.

LOS GAR, CON rojigualdas

En Nafarroa fue especialmente acusada la presencia policial. Mientras que para las 18.00 Altsasu ya estaba tomada por la Guardia Civil, en Berriozar fueron los GAR del instituto militar los movilizados. Incluso llevaban banderitas españolas en las dotaciones.

PETARDOS Y BENGALAS

Además de que la mayoría de los campus universitarios amanecieron repletos de pintadas contra la razia policial contra la izquierda abertzale, en algunos puntos como Bilbo o Iruñea incluso se emplearon bengalas y petardos durante las protestas.

SELLADOS CON SILICONA

Los cortes de carretera también fueron una constante en la jornada de ayer en los cuatro herrialdes del sur del país. Otra modalidad de sabotaje fue el empleado en Gernika, donde sellaron con silicona supermercados, bancos, teléfonos y Correos.

DENUNCIAS en nafarroa

Las FSE informaron de que interpusieron al menos veinte denuncias por «el intento de celebración» de los actos que previamente había prohibido el TSJN. En Iruñea llevaron a cabo una rueda de prensa ante el Ayuntamiento, pero también han sido querellados.

Ataques de consideración al Consistorio de Donostia, sedes del PSE o vías férreas

En la jornada de ayer se llevaron a cabo varios actos de sabotaje en distintos puntos del país desde las primeras horas de la mañana. Aunque todos ocasionaron pérdidas materiales, algunos, como los distintos ataques realizados contra Renfe o EuskoTren, afectaron a miles de usuarios al paralizar la circulación ferroviaria hasta por más de seis horas, como en el caso de la línea de EuskoTren en Urdaibai.

El primero de los ataques se llevó a cabo sobre las 23.00 del miércoles en Donostia, cuando un grupo de encapuchados roció con gasolina una de las entradas del Consistorio de Donostia. Los desconocidos, en concreto, atacaron el acceso al Ayuntamiento de la calle Igentea. Los bomberos tuvieron que sofocar las llamas, que ennegrecieron tanto el hall como el interior del edificio consistorial. Horas después, el pleno municipal condenó el ataque.

También en la capital guipuzcoana, aunque de madrugada y en el barrio de Antiguo, desconocidos atacaron un cajero automático en la calle Zarautz, que quedó totalmente destruido.

Circulación férrea paralizada

Gipuzkoa, además, amaneció con otros dos sabotajes que tuvieron importante repercusión. La vía ferroviaria entre Legorreta y Hernani se paralizó del todo a partir de las 8.30, hasta que pasadas las 11.30 se restableció el servicio. Desconocidos sabotearon la catenaria de Renfe, primero en las inmediaciones de Anoeta, y, después, en el tramo entre Ikaztegieta y Alegia. Miles de usuarios se vieron afectados, y Renfe organizó autobuses para transportar a los viajeros. Los trenes de largos trayectos, como el que une Irun con Barcelona o Madrid, permanecieron paralizados hasta el mediodía.

En Amurrio, en cambio, el objetivo del ataque fue la sede del PSOE de la localidad vizcaina. Desconocidos prendieron fuego a un neumático que colocaron en la entrada de la sede, ennegreciendo el acceso y parte de la fachada.

En Bizkaia se repitieron más sabotajes a lo largo de la mañana. Así, en Sestao, también fue Renfe el objetivo del ataque. Al igual que en Gipuzkoa, varios desconocidos atacaron la catenaria de la vía ferroviaria, inutilizando el tránsito de los trenes durante tres horas tanto en la línea de cercanías como de mercancías. En Getxo también atacaron el cable aéreo de tendido eléctrico de Metro Bilbao.

Pero el sabotaje ferroviario que más repercusión tuvo en la jornada de ayer fue el perpetrado en Forua contra Eusko Tren. El ataque afectó a unos 300 metros de catenaria, lo que obligó al transbordo en autobús de al menos 1.400 usuarios entre las 8.45 y las 15.00. El sabotaje ocasionó la paralización de la circulación ferroviaria por más de seis horas.

Las barricadas de fuego proliferaron también, como ocurrió en el barrio bilbaíno de Errekalde, a las 21.00, o en Sestao. G.M.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo