Azurmendik politikan jaurtigai moduan erabili ohi den «herri gogo» kontzeptua aztertu du
Rebeka CALVO | DONOSTIA
OTXANDIO
Joxe Azurmendiren azken argitalpenak, «Volksgeist-Herri Gogoa. Ilustraziotik Nazismora» (Elkar, 2007) ikerketa sakon baten emaitza da.
Egileak berak hauxe esan zuen liburuaren nondik norakoak argitzeko: «Liburuak Volksgeist edo Herri gogo kontzeptua arakatzen du ilustrazioan, tradizio erromantiko literarioan, Herder eta Hegelen filosofian, zuzenbidearen eskola historikoan herrien psikologian, XIX. mendearen buruan hasitako mugimendu nazional-populistetan, nazismoraino; ia berrehun urte inguruko ibilbidea. Bide batez, kontzeptuaren historia hartuz, pentsamendu politiko modernoaren ibilbidea ikusten da».
Izan ere, herri gogoa edo Volksgeist «herri baten mentalitatea» litzateke, hau da herri baten kultura eta jakinduria. Hain justu, askotan euskal nazionalismoaz «burlatzeko» erabili izan den kontzeptua. «Oro har, burlatzeko aipatzen da, hori nazionalisten doktrina bat dela suposatuz. Baina hori euskal autoreetan baino askoz gehiago aurkitzen da espainoletan», azaldu zuen. Liburuak «arrazismo historiko-filosofiko eta politikoaren errepasoa» ere egiten du, eta «pentsamendu europarraren historia bakarra» dela argitu.
Lana, era berean, trilogia baten zati da. Lehena «Espainiaren arimaz» izan zen, eta bestea «Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua» laster Udako Euskal Unibertsitateak argitaratuko duena. «Humboldtek dio hizkuntzak eta pentsamenduak gogo edo izpiritua osatzen duela. Hizkuntza berri baten izpiritua. Gai hau polemikoa da Euskal Herrian. Eta horregatik aparte tratatzea erabaki nuen, eta oraingo liburu hau eman du», azaldu zuen.
La ópera incorpora el estilo más puro de los spiritual songs y de las costumbres del proletariado negro de los estados del Sur, con lo que logra una estimable ópera de marcada influencia pucciniana. Este plato suculento ofrecido a un público hábido gozó de un fino «Summertime», un arrebatado canto de despedida a un marido arrancado de su hogar de forma violenta y un sentido dolor de Porgy, con voz baritonal timbrada, completados con hermosos corales de la época del swing, el blues negro, y sus arrimes al jazz y su improvisación.
Obra: «Porguy & Bess».
Música: George Gerswin.
Interprétes: Orquesta Sinfónica de Navarra.
Lugar y fecha: Teatro Arriaga, Bilbo. 09.10.07.