GARA > Idatzia > Alaves

«Mendekua» hartzeko aukera

Aurkarien izena da errepikatuko den gauza bakarra

Alaves eta Hercules aurrez-aurre arituko dira berriro, hiru egun eta gero. Hala ere, partida guztiz desberdina izango da gaurkoa, jokalari, motibazio, egoera eta ibilbideak aldatu baitira.

p039_f01.jpg

 

GARA | GASTEIZ

Alaves eta Hercules aurrez aurre arituko dira gaur arratsaldean. Eta ez, hau ez da asteazkeneko egunkaria, egutegien zozketetan sortzen diren bitxikerien emaitza baizik.

Kopako aurreko kanporaketarekin gertatu zen bezala, gasteiztarrek aurkari berberaren kontrako partida errepikatuko dute hiru egun eta gero. Horixe, aurkarien izena izango da, hala ere, errepikatuko den gauza bakarra. Agertoki desberdin batean, jokalari desberdinak arituko dira, motibazio desberdin batekin. Eta, ahal bada -eta Nasticen aurkako norgehiagoketan gertatu zen bezala-, emaitza ere desberdina izango da.

Izan ere, Ligan azken asteotan izandako ibilbidea ere desberdina izan da bi taldeentzat. Hasiera ezin kaskarragoa bizi ondoren, badirudi Alaves gutxika -gutxika gorantz egiten ari dela. Hala, jarraian hiru berdinketa sinatu ondoren, gasteiztarrek denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuten azken jardunaldian, golaren ikasgaia ederki gaindituta gainera. Hori nahikoa izango ez balitz, Salamancan lortutako puntuek, gainera, sari zuzena eman zioten taldeari, jaitsiera postuetatik irten baitzen.

Sailkapenean lasaiago egon arren, Hercules, berriz, nahiko motel ibili da azken asteotan. Izan ere, puntu bakarra lortu du hiru jardunalditan; barkagarria, Sporting eta Numancia indartsuen aurka aritu dela kontuan hartuta; hala eta guztiz ere, Andoni Goikoietxearen taldea erreakzionatzera behartzen dute emaitzek.

Aldaketak

Inflexio-puntua bilatzeko, Ligako hamaikakoa berreskuratuko du entrenatzaile bizkaitarrak, taldean zortzi bat aldaketa eginez. Badirudi, hala ere, jokalari batzuek asteazkenean izandako aukera aprobetxatu dutela, eta horren ondorioz, Cesar Martinek eta, batez ere, Gonzalo de los Santosek, hasieratik joka dezakete Mendizorrotzan.

Berriak atean ere egon daitezke. Herculesek azkenaldi honetan golak jasotzeko izan duen erraztasunak kritika ugari jaso ditu, eta egoera horrek Prats kaltetu dezake eta bere tokia Unai Albari utzi beharra izan.

Ez hainbeste, baina aldaketa asko egongo dira Alavesen hamaikakoan ere. Hasteko, defentsa lerro osoa, Edu Alonso, Casar, Gaspar eta Tarantino -eta Bernardo atean- arituko baitira gaur. Azken partidatan golak sartu dituen David Aganzok ere bere tokia berreskuratuko du puntan. Badirudi Josu Uribek berriz, Alicanten jokatu zuen zelai erdiari eutsiko diola.

ALAVES-HERCULES
Josu Uribe confía en que sus hombres puedan mantener la dinámica liguera ante «todo un equipazo»

Olvidada la Copa, tampoco queda otro remedio, el Alavés recupera la ilusión por una competición en la que las cosas, aunque sea a cámara lenta, empiezana carburar.

Tras su desastroso arranque liguero, el equipo gasteiztarra ha enlazado cuatro jornadas consecutivas puntuando, culminadas con el triunfo en Salamanca del pasado domingo. Y ahora, lógicamente, confían en añadir otra muesca. «Llevamos ya cuatro partidos sin perder y queremos seguir con esa dinámica. Este es un partido muy importante», destacó ayer Josu Uribe. Y es que en caso de enlazar otro triunfo, «nos pondríamos con nueve puntos, con lo que pegaríamos un tirón muy importante en la clasificación y nos daría también mucha tranquilidad de cara al futuro».

El técnico albiazul reconoce que la empresa no es fácil, teniendo en cuenta que «nos vamos a enfrentar a todo un equipazo. El Hércules tiene una de las plantillas que más se ha reforzado esta temporada para intentar ascender y después de tres partidos sin poder conseguir la victoria, es seguro que querrán ganar en nuestro campo».

Algo que confirmó Andoni Goikoetxea. «Vamos a ir a ganar», subrayó el técnico vizcaino, que prevé «un partido distinto» al de Copa y que confía en poder «fortalecer la defensa sin perder alegría en ataque».

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo