Asobal Liga
Partida arras ezberdinak Teka eta Teucroren aurka euskal talde bientzat
GARA | IRUÑEA
Partida arras ezberdinak izango dituzte euskal taldeek gaur arratsaldean. Portland San Antoniok, aise irabazteko neurketa izanen du etxean Tekaren aurka. Arratek, bigarren garaipena lortzeko asmoz Teucro izango du aurkari Pontevedran.
Javier Cabanasen mutilek bolada onari eutsi nahi diote 18.30ean hasiko den neurketan. Thomas Svensson atezain beteranoa jokatzeko prest izanen da eta baliteke Vugrinec ere kantxaratzeko moduan izatea.
Viktor Debrek zuzentzen duen Arrate, berriz, Teucroren kantxan Naturhouse Logroñoren aurka lorturiko garaipena errepikatzen saiatuko da 20.00etatik aurrera. Rudovic eta Matovicek jokatzerik izango dute.