GARA > Idatzia > Non Zer

Oñatiko eta Debagoienako bidegorri sarearen alde, bizikleta martxa larunbatean

Oñatiko Plazatik abiatuko da arratsaldeko 15.00etan eta Arrasatera joango da martxa, bertako kaleetan buelta bat eman eta berriro ere Oñatira itzuliko da. Arrasatetik, arratsaldeko 16.45-17.00etan abiatuko direla aurreikusten dute antolatzaileek, Txirrinka elkarteak. Oñatira iristean, 19.00ak aldera, otordutxoa emango diete parte hartu duten guztiei. Festa giroan egingo dute martxa, baina, era berean, errebindikazioa ere izango da eta dagokien erakundeei (udalei, Mankomunitateari eta Foru Aldundiari) bizikletan ibiltzeko bide sarea egiteko eskatuko diete.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo