GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Idi-probak

Kintopekoen hamar uztarri neurtuko dira Gatikako lehiaketan

J.L. | DONOSTIA

Bihar hasi eta asteartean amaituko dira Gatikako kintopekoen idi-probak. Hamar uztarri neurtuko dira bertan, eta denak bizkaitarrak izango dira.

Igandean, Rementeriaren, Uriagerekaren, Etxeberriaren eta Astondoaren idiak arituko dira nor baino nor. Astelehenean, Atxerurenak, Sistiagarenak eta Txertudirenak, eta asteartean, aldiz, Caiero, Urrutia eta Zornotzarenak. Lehen egunean 18.00etan hasiko da lehiaketa, eta azkeneko bi egunetan, 19.00etan.

Beaskoa

Julen Beaskoaren aberea nagusitu da Ispasterren amaitu berri diren zaldi-mando lehiaketetan. Irabazleren abereak, 69 untze egin zituen, Urrutia lehengusuak itzain zituela. Bigarren, Urrutikoetxearena sailkatu zen lau untzera, eta hirugarren Ugarterena geratu zen 64 pasa eginda.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo