GARA > Idatzia > Herri-kirolak

HARRI-ZULATZEA

Bakarka onena zein den erabakiko dute Loiun jokatuko duten finalean

J.L. | DONOSTIA

Harri-zulatzaileen denboraldia bukatzear dago eta bihar, bakarkako Euskal Herriko finala jokatuko dute Loiun, 13.00etan hasita. Bi kanporaketen ostean, honako hauek izango dira finalean: Berridi, Andueza, Lizarribar, Fertxi Garcia, Fernando Garcia, Aurrekoetxea, San Jose, Sergio Gracia, Hidalgo eta Abad.

Bestetik, Burdinazko harri-zulatzaileen dema amaitu da, eta irabazlea Fernando Garcia izan da, 63,7 zulorekin. Urtearen buruan egiten diren proben batez bestekotik ateratzen dira markak. Fertxi Garcia izan da bigarren 54,4 zulorekin. Ikusten den moduan, alde handia egon da lehenengotik besteetara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo