GARA > Idatzia > Ikusmira

Kutxaren emaitzak onak dira, eta jokabidea?

Kutxak ohiko batzar nagusia egin zuen atzo arratsaldean, Donostian. Halako bileretan zenbakiek hartzen dute protagonismo nagusia. Eta zenbakiek, beste ezer kontuan hartu gabe, ezin hobeak dirudite. Aurten 215 milioi irabaztea espero du Gipuzkoako Kutxak, iaz baino %10 gehiago.

Carlos Etxepare presidentea etekinen berri emateaz gain, entitatearen sendotasunaz aritu zen. Hala ere, kezkati azaldu zen kutxak batzeko prozesua oraindik ere ilun samar agertu delako. Merkatuan duen sarrera hobetzen ahaleginduko da Kutxa, bai bere jatorrizko lurraldean baita inguruko herrialdeetan ere: Nafarroan, adibidez. Izan ere, merkatuaren legeek agintzen dutenez, Kutxa urrutiagora begiratzen ari da, eta bere sustraia Gipuzkoan izan arren, Estatu espainoleko merkatuari gero eta arreta handiagoa eskaintzen diola aurreikus daiteke. Izan ere, finantza munduan harago joateko asmo horrek ezusteko bat baino gehiago ekarri dio. Mediterraneo aldera higiezin espekulazioari loturiko inbertsioetan aritzea ez dator bat gizartearen onura helburu duen erakundearekin. Urtero bezala, ohiko batzarrean mezu argi-ilunak izan ziren: emaitzak onak dira, baina ez edozein modutan lorturiko etekinak. Banku merkatuan dauden jokabideak bereganatzea ez da doako bidaia. Ibilbidean erraz asko galdu daitezke-eta nortasuna eta helburu sozialak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo