Udalbiltzak eta Segik bat egin dute Vianako Nafarroa Oinez jaiarekin
GARA |
Bihar Vianan egingo duten Nafarroa Oinez-ekin bat egin du Udalbiltzak. Euskararen aldeko jaia ez ezik, «hezkuntza sistema propioaren bidean egindako urratsen isla eta bide horretan jarraitzeko borondatearen adierazpena» izango dela uste du.
Urteetako lan isilari esker, hezkuntza sistema propioaren bidean asko aurreratu dela irizten dio, baina oraindik beste urrats batzuk eman behar direla uste du. «Eskolak gazte guztiak euskaldundu ditzan bermatzea, Euskal Curriculuma aplikatzea edota Euskal Unibertsitatea abian jartzea dira emateke ditugun urrats horietako batzuk», agertu ditu.
«Euskararen alde»
Nafarroako Segik, bestalde, bihar egingo duten jaiaren harira, egun Nafarroako Gobernuak kudeatzen duen hizkuntza poli- tika salatzeko ekimenak egin ditu. Ildo horretatik Instituto Navarro de Vascuenceren aurkezpenaren gainean mintzatu da eta galdegin du zer-nolako aldaketa eta berrikuntza ekarriko dituen organismoak «Ley del Vascuence aplikatuta, AEK-ri eraso eginda, Oinarriak-i trabak ezarrita, Korrika-ri oztopoak jarrita...» Hala ere, euskaren alde borrokatzeko hautua berretsi zuen, hezkuntza, administrazio eta komunikabideen alorretan, batez ere.