GARA > Idatzia > Hemeroteka

Joxemari Ostolaza 2007/10/21

Pazientzia

    ARGIA

Petrolio bezalakoa dugu (...) Eta baduenak ez ukatea zer den ez dakienez, azken atxiloketek berriz ere orain hogeita hemeretzi urte igarotakoa dakart gogora, salbuespen egoerak gure etxeetako ateak zangoz danbaka jo eta etxekoak zolan etzanarazi gintuztenekoa. Komisaldegietako hirurogeita hamabi orduko legezko epe mugatu hura hiru hilabetekoan bilakatuz, ziega zuloak indiskriminatuki jendez bete eta torturak mortadelazko ogitartekoak baino ugariagoak izan genituen. Kartzelak sutan, kaleak bero. Oraingo hauek zehatzago jarduten ikasi dute. Ez dute surik agertzen, poxpoluka ari dira. Dianak aleka isolatuz, salbuespen egoera fokalizatu egin dute diskriminazioa xede, herri honetako arazo politikoa gutxi batzuena bailitzan. Eta ez dabiltza erabat oker, jende gehiegi baitabil bazterretan eroso, batzuen arazoa ogibide dutela. Eta nago, Ibarretxeren ibilbide otzanak petrolioa duela eskas, akats, batetik erakutsi ibilgailua eremuz txikiegia eta kontsumo handiegikoa delako eta bestetik aurkeztu duen gutxieneko bidaia malkartsuegia duelako. Petrolioa ziurtatu eta ibil-ontzia handitu, guztiok izan dezagun gure lekua. Presoak barne noski.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo