Iņigo Aranbarri eta Anari izango dira lehenak aurtengo Literatura Eskolan
Literatura Eskolako ateak zabalik daude irakurtzen ikasi gura duen ororentzat, galbahea trinkotu gura dutenentzat, dakien apurra konpartitzeko prest dagoenarentzat, literaturaz, bizitzaz, berba egin gura duenarentzat. Larunbatetan batuko dira, hilean behin, 10.00etan hasi eta 14.00ak arte. Larrabetzun izango da lehenengo topaketa: «Gure imaginarioa kantugintzaren bitartez eraikitzen», Iñigo Aranbarrirekin eta Anarirekin. Gero, Gasteiz (Jon Benito), Bilbo (Harkaitz Cano)... Urte osorako, eskola-egun bakar baterako edo gehiagorako eman daiteke izena www.literaturaeskola.org gunean, klik egin `izena eman'-en, bete inprimakia eta bidali.