GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal Herria Bai koalizioan egongo da AB kantonamenduetarako bozetan

Batasunarekin eta Eusko Alkartasunarekin batera, Euskal Herria Bai koalizioaren baitan, hartuko du parte AB alderdiak datorrren mar- txoan Ipar Euskal Herrian egingo dituzten kantonamenduetarako bozetan. Herri bozetarako, aldiz, aukera desberdinei ateak ireki dizkiete.

p018_f02.jpg

G.M. |

Heldu den martxoan Ipar Euskal Herrian izango diren kantonamenduetarako hauteskundeetan Euskal Herria Bai koali- zioaren baitan parte hartzea erabaki du Abertzaleen Batasunak. Aldiz, data berean izango diren herriko bozetan bestelako aukerak utzi ditu irekiak ABk: lehen itzulian abertzaleen arteko aliantzak hobesten baditu ere, bigarren itzulirako, ordea, tokian toki erabakitzeko aukera irekia uzten du, alderdian onartu berri dituzten proposamen zehatz batzuen arabera.

Abertzaleen Batasunak urtero egin ohi duen Biltzar Nagusia izan zen atzo Uztaritzen. Bertan, heldu den martxoan izango diren kantonamenduetarako eta herriko bozak izan zituzten hizpide nagusi. Hala, ABko bozeramaile eta idazkari Peio Etxe- berri-Aintxartek GARAri azaldutakoaren arabera, Batasunarekin eta EArekin batera osatzen duten Euskal Herria Bai koalizioari eustea onartu du ABk; hala, kantonamenduetarako bozetan abertzaleen arteko koali- zioan aurkeztuko da AB.

Kantonamenduetarako bozekin bat, martxoan, egingo diren herriko bozetarako, ordea, bestelako irizpideak hartu dituzte. Hala, mozio bat hobetsi zuten ABko kideek Uztaritzeko Biltzar Nagusian. Mozio horren arabera, hauteskundeon lehen itzulian abertzaleen arteko zerrendak osatzea hobetsi du Abertza- leen Batasunak, eta bigarren itzuliari begira, ordea, tokian tokiko erabakiak hartzea. Halere, herri bakoitzak erabakitzen duena errespetatuko duela azaldu zuen ABk.

«Liburu zuria»

Baina herriko bozetako bigarren itzuliari begira, «herri guztietan koherentzia mantentzeko», proposamen zehatzak bilduko dituzte, herrientzako norabide bezala «liburu zuria» deituko dio- ten gida batean.

Etxeberri-Aintxartek esandakoaren arabera, gida horren helburua «udaletxeek dituzten eskumen guztien inguruan, banan bana, proposamen zehatzak egitea da eta horien arabera tokian tokiko aliantzak aztertzea».

Bestetik, ABren filosofia politiko orokorra jasoko duen dokumentua onartu zuten Uztari- tzen, baita zuzendaritzaren osaketa ere. Ondokoak dira zuzendaritzako kide: Peio Etxeberri-Aintxart (idazkaria eta bozera- mailea), Panpi Dirassar, Andde Santamarie, Ane Mari Grenie, Jakes Bortairu, Mertxe Colina, Jean Mixel Galant, Dabid Aire, Mikel Iturbide eta Peio Claverie.

Filosofia politikoa

Hauteskundeen gaineko erabakiez gain, alderdia ere eraberritu dute (aldaketa bakarra) eta ABren filosofia politiko orokorra jasotzen duen dokumentua ere onartu dute Uztaritzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo