GARA > Idatzia > Pilota

Zesta punta

Goikoetxea eta Enbilek bosgarren munduko txapela jantzi nahi dute

GARA | MARKINA

Iñaki Goikoetxea eta Gotzon Enbil zumaiarrek munduko Binakako bosgarren txapela jantzi nahi dute gaur arratsaldean Markinako Unibertsitatean jokatuko duten finalean. Helburu hori galarazteko, Andoni Arriaga eta Erik Irastorza lapurtarra izango dituzte parez pare gaurko lehian.

Ostiral gauean jokatutako finalerdietan ez zen ezustekorik izan eta faborito irteten ziren bi bikoteek lortu zuten finalerako txartela.

Markinan jokatutako prtidan, Arriaga eta Irastorzak 70 minutu behar izan zituzten Lander eta Felix 35-28 gainditzeko. Gorriek berehala hartu zuten aurrea markagailuan, 8-3 eta 20-10. Irastorzaren eskuin indartsua izan zen partida hasiera horren giltza, Felixek ezer gutxi egin ahal izan baitzuen partida oso erabakita zegoen arte. Lander ere ez zen batere fin ibili eta aurkarien sakeei airez erantzuten saiatu zen askotan.

Are errazagoa izan zen Goikoetxea eta Enbilen garaipena Hondarribian, nahiz eta markagailuak erakutsitako 35-22ko aldea baino txikiagoa izan zen kantxan ikusitakoa.

Emoziorik ez

Historia handirik gabeko partida izan zen Hondarrribikoa, Enbil Arraiga baino askoz gehiago izan baitzen eta Goikoetxeak pilotak moztuz zortzi tanto lortu baitzituen.

Gaurko finalerako pronostikoak Zumaiako bikotearen aldekoak dira, baina gipuzkoarrek gauzak ondo egin beharko dituzte irabazteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo