GARA > Idatzia > Euskal Herria

Errepresioak hildakoak oroitzeko urtero Hernanin egiten den ekitaldiari debekua ezarri dio Lakuak

GARA |

Azken hamarkadetan Hernanin urtero egiten den eta usadio bihurtu den errepresioaren ondorioz zendutako hernaniarren oroitzapen ekitaldia debekatu du aurten- goan Lakuako Herrizaingo sailak. Datorren larunbaterako deitua dago, hilak 27, urtero Hernaniko frontoian ospatzen den oroitzapen eki- taldia. Ekimen hori «terrorismoa goratzea» delakoan, hori izan da, Lakuaren esanetan, debekatzeko arrazoia.

Informazio agentziei igorritako mezu baten bidez ohartarazi du Lakuako Gobernuak, etzi arratsaldean, Hernaniko frontoian ospatzekoa den urteroko ekitaldia debekatu duela. Frontoiaren jabea Udaletxea denez gero, instituzio horri ere debekuaren berri eman omen dio Ertzaintzak eta baita «Justiziako autoriateari» ere. Era berean, ekitaldiaren sustatzaileak ere jakinaren gainean daudela azaldu du Javier Balzak zuzendutako sailak.

Ibañez estraditatuko dute

Lakuako Gobernuaren esanetan, oraindik ospatu ez den ekitaldiak «hildako ETAko kideak» omentzea du xede.

Hala, Herrizaingo Sailaren esanetan, ekitaldi hori «terrorismoaren biktimekiko, edo beren senideekiko, gutxiespena edota iraina izan daiteke, eta terrorismo delituaren goratzea, justifikatzea edota zabaltzea». Beraz, delitua egin daitekeela argudiatuta debekatu du Lakuak.

Bestalde, Elgoibarko preso politikoa den Mikel Ibañez estraditatzeko erabakia hartu du Parisek, eta 40 lagunek manifestazioa egin zuten atzo Elgoibarko kaleetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo