GARA > Idatzia > Kultura

Txistularien Elkartearen zilarrezko domina, Julen Billelabeitiari

GARA | BILBO

Euskal Herriko Txistularien Elkarteak zilarrezko domina emango dio larunbatean Julen Billelabeitia txistulari eta euskaltzale getxotarrari. Getxoko Udalaren babesa duen ekimen honetan izango dira Itxas Argia elkartea, Andra Mari parrokiako abesbatza, Biotz Alai abesbatza eta Uribealdeako Martiartu Txistulari Batza; alegia, urte askotan Julen Billelabeitia kide izandako taldeak.

Billelabeitia 1929an jaio zen Mungian. Zortzi urte zituela heldu zen Getxora. Musikazale amorratua izanik, 25 urte zituela jaso zituen lehenengo txistu eskolak Gerardo Zubillagaren eskutik. Gerora, berak bakarrik eta lan handia eginez, txistua hobeto jotzen ikasi zuen. Biotz Alaiko kantari eta Getxoko udaleko zinegotzia izateaz gain, 30 urte baino gehiagoz Uribe Aldeko txistulari taldeko zuzendaria izan zen. Duela gutxi utzi zuen ardura hori.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo