GARA > Idatzia > Non Zer

«Baginen, bagera eta izango gera!» lemarekin, Igeldoko udazkeneko jaiak

Ekitaldiak 20.00etan hasten dira argazki erakusketaren aurkezpen batekin, eta ondoren: kaxuelitak (21.00) eta herri pilota-partida (22.30), zahar eta gazteen arteko norgehiagoka. Larunbatean, haurrentzako tailerra (17.30), bideo emanaldia (20.00) eta «bertsotranpak» bertso antzerkia (22.30): Bertan, Ander Lipus, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu eta Xabier Paya bilduko dira. Igandean, berriz, herriko produktuen azoka (10.00-13.30) eta hainbat ekitaldi aiton-amona zaharrak omentzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo