GARA > Idatzia > Euskal Herria

EUSKAL PRESO POLITIKOAK

Joseba Imanol Kortazar aske geratuko da 6.000 euroko bermea ordainduta

Baltasar Garzon epaileak Joseba Imanol Kortazar aske uztea erabaki du 6.000 euroko bermea ordainduz gero. 2002. ur- tean sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten Kortazarri Estatu frantsesean, eta joan den ekainean hori bete zuenean, Estatu espainolera eraman zuten. Batasunaren kontrako 35/02 sumarioa irekia du Madrilen, eta Auzitegi Nazional espainoleko epaileak bi delitu leporatu zizkion garai ezberdinetan jazo zirela argudiatuta. Defentsako abokatuek «aurrez epaitua izateagatik» sumariotik kentzeko eskatu zuten, bai eta kasuaren «berrikustea» egiteko ere. Bigarren eskaeraren baitan, Garzonek Kortazar aske uztea erabaki du bermea ordainduta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo