GARA > Idatzia > Euskal Herria

ERREPRESIOA

Etxarriko hiru preso politikoren bisitak galarazi dituztela salatu dute herritarrek

Joan den astebukaeran, hilak 21, Etxarri-Aranatzekoa den Juan Kruz Aldasoro mahaikideari bisita murriztu zioten Valdemoroko kartzelariek. Anaiarekin eta honen bikotekidearekin zuen bisita, eta lagun baten hitzekin papertxo bat kristalean jartzeagatik, nahiz eta gero berau kartzelariei erakutsi, bisita murriztu zioten. Egun berean, Estatu frantsesean ordea, gurasoekin lehen bisita izan behar zuen Oihan Barandallak, baina nahiz eta 911 kilometro egin, kartzelariek ukatu egin zioten bisita. Juan Ramon Karasatorre etxarriarraren amari eta izebari, ordea, Sotoko espetxean gezurra esan zioten, Karasatorre jada espetxe espainol horretan ez zegoela esanaz. Ondorioz, euskal presoa bisitarik gabe gelditu zen. Auzi hauek Udaletxera eramango dituzte, iritzia eman dezan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo