GARA > Idatzia > Euskal Herria

ERREPRESIOA

Ertzaintzak sei gazte identifikatu ditu Gasteizen presoen aldeko protestaldian

Hilabeteko azken ostiralaren testuinguruan, euskal unibertsitateetan, ohi moduan, asteazken goizetan egiten dute elkarretaratzea euskal preso politikoen eskubideen defentsan. Hala, atzo, Gasteizko unibertsitatean 50 lagunek egin zuten pre-soen aldeko protestaldia; Presoen Aldeko Taldeak salatu zuenez, elkarretaratzea amaitua zenean eta kontzentrazioan parte hartu zuten lagunak bazindoazenean, Ertzaintzaren bost auto bertaratu eta sei ikasle identifikatu zituen. Bestalde, kasik egunero bezala, atzo ere makina bat lagun atera ziren kalera euskal preso politikoen eskubideen defentsan. Hala, Iruñean, ondoko auzoetan egin ziren protestak: Alde Zaharrean (36), Arrosadian (16), Txantrean (60) eta Donibanen (16). Gaur, azken ostirala izanik, deialdi ugari dago Euskal Herria osoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo