San Mamesen behingoz irabazi eta bolada onean sartzea da xedea
Joaquin Caparrosek Valladoliden irabazi zuen hamaikakoa errepika lezake baina, agian, Markel Susaetak jokatuko du eskuin hegalean David Lopezen ordez
ATHLETIC-BETIS
Arnaitz GORRITI | BILBO
Valladoliden aurka neurketa txukuna egin eta garaipena lortu ondoren, halakoren batean San Mamesen irabazi eta bolada onean sartzea da uneotan Athleticen helburua. Hasteko, gaur 22.00etan aurrez aurre izango duen aurkaria, Betis, ez da samurra izango. Hala ere, «katedralean» hiru berdinketa eta porrot bat erdietsi ondoren, Joaquin Caparrosek zuzentzen dituen mutilak, behingoan etxean irabazteko bidea bilatzen saiatuko dira.
Talde zuri-gorriak gorako bidea hartu nahiko luke, etxean aurreneko garaipena eskuratuz. Horretarako, oso litekeena da Valladoliden irabazle atera zen hamaikakoa errepikatzea Athleticek. Aldaketa bakarra, astean zehar egindako lanari begiratuz gero, erdialdean egon liteke, Susaetak David Lopezen lekua har lezake eskuin hegalean.
Hala gertatuz gero, Iraizoz egongo litzateke atean. Defentsa lanetan Iraola, Ocio, Koikili eta Amorebieta egongo lirateke, azken honek «Jose Zorrilla» zelaian pairatu zaintiratua gainditu ostean. Erdialdean, berriz, Javi Martinez eta Orbaiz nafarrek alde batetik, eta Igor Gabilondo eta Markel Susaeta gipuzkoarrek izango lukete lekua. Eta azkenik, aurrelari gisa Joseba Etxeberria elgoibartarrak eta Aritz Aduriz donostiarrak, Athleticeko egungo «pitxitxiak» jokatuko lukete.
Ondorioz, arazo fisikoak tarteko, David Cuellar eta Fran Yeste deialditik at geratu dira, eta Tikok, Prietok, Del Hornok eta Expositok ere neurketa harmailetatik ikusi beharko dute, Utrerako entrenatzaileak hala erabakita.
Garaipen boladari heldu nahian
Joaquin Caparros bera ere, Betisi irabaztearen garrantziaz mintzatu zen. Etxean Betisekikoak egin eta «garaipenek ematen duten aldeko bolada hartzea» du buruan zuri-gorrien entrenatzaileak.
«Oso ona izango litzateke bihar ¯gaur¯ irabaztea. Hala, Valladoliden hartu genituen puntuek balio handiagoa hartuko lukete eta, bide batez, garaipen bolada hartu eta galtzeko inertzia albo batera utziko genuke. Sailkapeneko gorabeherak uneotan bigarren mailakoak dira; aldiz, bigarren garaipena jarraian lortzearen sentsazioa bizi nahi dugu».
«Garaipenek taldeari hazten lagunduko die, eta Betisi irabaziz gero, mesede egingo ligukeen aldeko bolada hartuko genuke», adierazi zuen Utrerako teknikariak.
Bestetik, Caparrosek joan den igandean Valladoliden izan zen Athletic zale andanarekiko «zorrak kitatzeko gogoa» erakutsi zuen, «zaleei eskertzeko modurik onena» Andaluziako taldeari irabaztea izan baitaiteke. Gainera, Caparros Sevillako entrenatzaile ohia izanik, Betisi irabazteak «ilusio berezia» egingo liokeela ere aitortu zuen. Hala ere, bere «motibazio guztia zaleei garaipena eskaintzea» dela adierazi zuen.
Hala ere, ohi den legez, errespetuz mintzatu zen Caparros bere aurkariaren inguruan. Modu honetan, Hector Cuperrek zuzentzen duen taldeari buruz laudorioak izan zituen.
«Neurketa zaila izango da, noski. Cuperrek zuzentzen dituen taldeak oso ordenatuak dira defentsan, ondo antolaturik baitaude. Beraz, oso zaila izaten da gol asko sartzeko aukera izatea. Gure jokoa pazientziaz egin beharko dugu hortaz, eta partidako agintea hartzeaz gain, kontzentraturik jokatu beharko dugu. Izan ere, Betis kontraerasora bikain ateratzen den taldea da, eta partidan sartuta ez baldin bagaude, arazoak izan ditzakegu», esan zuen.
Si el Athletic trata de buscar en el partido de esta noche el trampolín por el que remontar el vuelo en la clasificación liguera, el Betis llega a Bilbo con muchas dudas y una autocrítica sincera por parte del técnico Héctor Cúper, que reconocía ayer en rueda de prensa que «la cosa no está bien».
El Betis espera, por tanto, romper esta noche la racha de dos partidos consecutivos con tablas en el marcador, algo que no le hace despegar de la zona baja de la Liga, ya que sólo cuenta con siete puntos.
Cúper admitió que «la semana ha estado un poco picante», aunque recordó que «en el fútbol, muchas veces los estados de ánimo pasan de la euforia al dramatismo y la cosa no está tan mal».
Sobre el partido en San Mamés ante el Athletic, el técnico argentino dijo que «el Betis ha demostrado, aunque no lo ha conseguido, que puede ganar de visitante», aunque anunció que «hay que mantener la misma sonrisa tanto si se gana como si se pierde en Bilbo».
GARA
San Mamesen aurreneko garaipena eskuratuta, zaleek Valladoliden emandako animoengatik «zorrak kitatu» nahi ditu Athleticek. Caparrosen hitzetan, «eskertzeko modua irabaztea eta garaipena eskaintzea» da.