GARA > Idatzia > Non Zer

Klima aldaketari buruzko filma eta mahai ingurua Zaratamon

Al Gore-ren «Egia deseroso bat» («Una verdad incómoda») ikusteko aukera izango da; bi Oskar irabazi zituen film horrek (dokumental onena eta jatorrizko kanturik onena). 93 minutuko iraupena du. Jarraian, mahai ingurua egingo da. Ihobe-ko (Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) Izaro Basurko klima-aldaketan aditua, arituko da dinamizatzaile lanetan. Sarrera doakoa izango da. Dokumentazioa banatuko da eta inkesta batean parte hartu ahal izango da, ekarpen eta iradokizun zehatzekin bai udalerri mailan, bai maila pertsonalean .

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo