Nautilus Mutrikuko Ikaskune Geologikoak zentrora eta itsas labarretara bisita antolatu du
Egunotarako itsas labarrak ezagutzeko bisita konbinatua antolatu dute. Bisitan, gida aditu baten laguntzaz zentroa ikusi, eta ondoren, ikusi direnak Mutrikuko itsas labarretan kokatuko dituzte itsasontziz Mutrikuko portutik Saturraran hondartzaraino osteratxoa egin bitartean. Prezioa: 12 euro (helduak) eta 8 (< 8 urte). Aurrez Mutrikuko Turismo Bulegoan (943 60 33 78 edo turismo@mutriku.net) izena eman behar da.