Aireportuaren auzia aztertzeko eskatu diote Hondarribiko Udalari
GARA |
Hondarribiko EAE-ANVk aireportuaren luzatzearen egitasmoa eztabaidatzeko, udalbatza lehenbailehen biltzeko eskatu du. Azkenaldian aireportuaren inguruan hainbat mugimendu izan dela oroitarazi dute. Luzatzearen aldeko zenbait erakunde aireportuen gestioaz arduratzen den AENArekin bildu omen dira. Bestalde, eskualdeko hainbat elkartek luzatzearen kontrako jarrera erakutsi dute, eta Udalari beraiekiko babesa erakusteko eskatu diotela ere gogorarazi dute.
EAE-ANVk elkarte horien aldarrikapenari atxikimendua erakutsi nahi izan zion atzo, eta AENAren erantzunaren zain egon gabe, Udalak bere jarrera «orain» adierazi behar duela aldarrikatu du. «Udalbatza urjentziaz egiteko exijitzen dugu», jakinarazi du prentsa-ohar baten bitartez.