Gaur partida Getafen
Iban Zubiaurre lehenengoz izango da hamaikakoan
Zuri-gorriak arratsaldeko 20.00etatik arituko dira Alfonso Perezen. Utrerako entrenatzaileak Mendarokoa hasierako hamaikakoan sar dezake; Del Horno deialditik kanpo utzi du berriz ere.
GETAFE-ATHLETIC
Beñat ZARRABEITIA | BILBO
Iban Zubiaurrek luzaroan itxaron duen aukera izan dezake gaur. Azken asteotan gipuzkoarraren inguruan, asko hitz egin den arren, minuturik jokatu gabe gelditu da.
Atzo Lezaman ikusitakoaren arabera, gaur Mendarokoa hasierako hamaikakoan sar daiteke. Hasieratik arituz gero, Zubiaurrek zuri-gorriekin titular moduan jokatzen duen lehen norgehiagoka izango litzateke. Hala ere, Valladolideko partidan gertatutakoa ikusita¯bazirudien hasieratik irtengo zela, baina azkenean aulkian geratu zen¯mendaroarrak zalantzak izango ditu.
Zubiaurre eskuin hegalean aritzen bada, Andoni Iraolak postua aldatu beharko du. Azkeneko entrenamenduetan ikusitakoaren arabera, usurbildarrak Pablo Orbaizen alboan jokatuko du. Iaz, Mane eta Ondarrurekin, gipuzkoarrak partida ugari jokatu zituen postu horretan, baina askok egoera hori «partxe»tzat jo zuten. Aurten, erdigunean aukera gehiago izateko Iñaki Muñoz futbolaria fitxatu dute; nafarrak, ordea, ez du kasik aukerarik izan. Zelai erdiko gabezia horiek konpontzeko Caparrosek, ez du Bilbao Athleticeko jokalariekin probarik ere egin.
Ezustekoak deialdian
Getafen izango ez denetako bat Javi Martinez izango da, Aiegiko jokalari gaztea Bilbon geratu baita. Ez du inolako arazo fisikorik, baina utrerakoak Martinezi atsedena ematea erabaki du. Ez da jokatu gabe geratuko den bakarra, Cuellar, Del Horno, Garmendia, Prieto eta Ion Velez ere deialditik at geratu dira.
Kasurik aipagarrienak Del Horno eta Velezenak dira. Gallartakoa bigarren aldiz gelditu da kanpoan; bere egoerak zeresan handia eman dezake datozen egunotan, izan ere, aurrelaria, titular izatetik deialditik kanpo geratzera pasatu da.
Gainera, badirudi andaluziarrak beren balioa behin baino gehiagotan erakutsi duten Prieto eta Garmenadiarengan konfiantzarik ez duela.
El marbellí aseguró ayer en un rotativo vizcaino haberse sentido «engañado» por el actual presidente del Athletic. El ariete del Getafe fue uno de los jugadores con los que García Macua negoció en campaña, pero el abogado acabó desestimando su contratación.
Después de padecer una cervicalgia aguda la semana pasada, el navarro sufre una nueva lesión. Ayer, el centrocampista de Arrosadia se produjo una rotura de fibras en el recto anterior de su pierna izquierda. La lesión es de carácter leve, pero impide a Tiko volver al equipo.