GARA > Idatzia > Pilota

pilota Bigarren Mailako Lau t'erdiko Txapelketa

Larraldek eta Olaetxeak zilarrezko kaiolaren final-laurdenei ekingo diete bihar

Aspeko pilotariaren debuta izango da, zuzenean sailkatu baita. Asegarcekoak, berriz, bi norgehiagoka gainditu behar izan ditu kanporaketa honetara iristeko.

p053_f01_148x104.jpg

Aritz SORZABAL | DONOSTIA

Juan Martinez de Irujok, Abel Barriolak, Aimar Olaizolak edo Titinek sortzen duten ikusminaren itzalean, Bigarren Mailako Lau t'erdiko Txapelketa ere aurrera doa. Kaiolan onenekin noizbait lehiatzea amesten duten zortzi pilotarik bihartik aurrera ekingo diete final-laurdenei. Irabazleek, aipatutako pilotari handi horiek bezala, finalerdietako ligaxkarako txartela eskuratuko dute.

Orain arte, Bigarren Mailako pilotariek enpresa barruko kanporaketak jokatu dituzte. Hemendik aurrera, berriz, elkarren aurka ariko dira Asegarceko eta Aspeko pilotariak, ohorea baino zerbait gehiagoren bila. Asegarcetik Mendizabal II.a, Olaetxea, Argote eta Diaz sailkatu dira; Aspetik, Apezetxea, Uriarte, Larralde eta Olazabal.

Final-laurdenetako lehen partida bihar bertan jokatuko dute, Errioxan, Olaetxeak eta Larraldek (Villamediana de Iregua, 18.00). Azken horrek ez zuen aurreko kanporaketa jokatu behar izan, bere aurkaria -Cabrerizo- lesionatu egin baitzen. Olaetxeak, berriz, bi norgehiagoka jokatu behar izan ditu final-laurdenetara iristeko, sailkatutako gainontzeko pilotariek ez bezala. Atarrabian Urrizelki gainditu zuen (22-13) eta Olaztin Beloki II.a (22-19).

Distantziari neurria hartuta kantxaratuko da Olaetxea. Bere aurkaria, berriz, distantzian estreinatuko da bihar. «Entrenamendu onak egin ditut, baina, Cabrerizoren lesioagatik sailkatu naizenez, ez dakit nola erantzungo dudan. Ilusioz beteta eta gogoarekin nago, baina frontoian zer gertatzen den ikusi beharko dugu», esan zuen atzo Larraldek material aukeraketan.

Olazabal, «oso gustura»

Final-laurdenetako biharren norgehiagoka ostiralean izango da, egun horretan Diaz eta Olazabal Tolosako Beotibarren lehiatuko baitira (16.30). Asegarcekoa Gernikan Izari 22-16 irabazita sailkatu zen; Aspekoak, aldiz, joan den igandean lortu zuen txartela Arizmendiren kontra (22-6). Diaz arerio arriskutsua da, baina Olazabalek oso partida ona egin zuen Atano III.a frontoian. «Nire lehenengo txapelketa izateko oso gustura sentitu nintzen. Igandean uste baino errezago irabazi nuen eta sakearekin min handia egin nuen», azaldu zuen Aspekoak.

Final-laurdenetako azken bi partidak, Mendizabal II.a-Apezetxea eta Uriarte-Argote, datorren astelehenean jokatuko dira Tolosako Beotibarren (16.30). Apezetxea zuzenean sailkatu da, baina beste hiru pilotariek etxeko lanak ondo egin behar izan dituzte: Mendizabal II.ak Albizuri kanporatu zuen (22-8), Uriartek Arruti (22-18) eta Argotek Belloso (22-14).

Los semifinalistas se citan hoy con el cestaño

Si el lunes se fijaron los horarios y escenarios de los dos primeros partidos de la liguilla de semifinales del Campeonato del Cuatro y Medio de Primera, ayer se dieron a conocer los detalles de las citas con el cestaño.

Las dos elecciones de material para los choques del fin de semana tendrán lugar hoy en el Labrit y en el Astelena. Juan Martínez de Irujo y Aimar Olaizola elegirán pelotas, a las 11.30, en Iruñea. Abel Barriola y Titín III, por su parte, lo harán por la tarde -concretamente, a las 16.00- en Eibar.

A.S.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo