Zizurkilgo geltokiari «EAJren jarrera salatzeko» egin zioten eraso
GARA |
Jon den ostiraleko goizaldean, hilak 28, hainbat ezezagunek bi koktel molotov jaurti zituzten Zizurkilgo Renfeko geltokiaren aurka. Ondorioz, geralekua belztuta suertatu zen, erasoak kalte material handiegirik sortu ez bazuen ere. Tren geraleku hori Gipuzkoako udalerriko Ubare auzoan dago eta, Lakuak azaldu zuenez, erasoa goizeko ordubatak inguru egin zuten.
Deitzale ezezagun batek GARA egunkarira deitu eta Zizurkilgo Renfeko geltokiaren aurkako sabotaia bere gain hartu zuen. Erasoa, deitzailearen hitzetan, «PNVren jarrera eta bere txakurrek, Ertzaintzak, mantentzen dutena» salatzeko egin zuten. Era berean, erasoarekin Batasuneko Mahai Nazionaleko kideen atxiloketak salatu nahi izan dituztela gaineratu zuen deitzaileak.