GARA > Idatzia > Euskal Herria

GASTEIZ

71 urteko gizonezko bat hil da, kamioi bat pasatzen ari zela bizikletatik erorita

F. V. O. 71 urteko gizona hil zen atzo goizean Arabako hiriburuan, kamioi bat pasatzen ari zela bizikletatik erorita. Udalak emandako informazioaren arabera, Udaltzaingoak oraindik ez zekien kamioiak jo zuen ala ez. Huetos Etorbidean gertatu zen ezbeharra, goizeko hamarrak izateko zazpi minutu falta zirenean. Kolpearen ondotik Txagorritxu Ospitalera eraman zuten, eta han hil zen istripua gertatu eta denbora gutxira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo