GARA > Idatzia > Euskal Herria

LEIOA

Kamioi batek oinezkoentzako zubi bat bota du Unibertsitateko campusean

Leioako campusa eta ondoko kirol gunea lotzen dituen oinezkoentzako zubia hautsi zuen kamioi batek atzo arratsaldean. Ertzaintzak jakinarazi zuenez, gidariak mina zuen saihetsetan eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. 18.00etarako minutu gutxi falta zirenean gertatu zen ezbeharra, Erandio parean. Golpearen ondorioz, zubia errepidean gelditu zen, kabinaren eta atoiaren gainean, bi bideetan traba eginez, eta zirkulazioa gelditu behar izan zuten. Teknikari bat aritu zen garabiek nola lan egin zezaketen aztertzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo