MUSIKA
Burrunka taldeko musikariak «Ufaka Zanpaka» ikusgarri ederra eskainiko dute

Beñat Amorenak, Burrunka taldeko sorgin misteriotsuak, eta Jose Cazaubonek, Izartxo dantza taldeko dantza asmatzaileak, hamaika buru hauste izan dituzte ikuskizun harrigarri hau prestatzeko. Amorenak euskal musika tresnak (gaita, eskusoinua...) munduko perkusioarekin nahasi ditu Pierre Hairaren languntzarekin (gaita irakaslea, Hartzaro jaialdiko zuzendari artistikoa) eta musika proposamen modernoa eskaini, erritmoz betea, majikoa... Ortzaizeko ikastolako gurasoek taloak prestatuko dituzte, Besta Komiteko gazteek freskatgarriak...