BERRIA | Koldo Aldabe 2007/11/1
Vatikanotik Espainiako Kongresura
Frankismoaren apologista ugari aldareetara igo dituzten asteburuaren ondoren -bereizketa larria eginez-, Memoria Historikoaren Legea onartu dute Madrilgo Kongresuan, zeinak Espainiako «trantsizioko» puntu eta amaierako legea gainditzen ez duen. (...)
Egia eta justizia, besterik ez zuten eskatzen frankismoaren biktima izan ziren milaka lagunek -hildakoek, errepresaliatuek, kartzelatuek, torturatuek, esklabo eginikoek...- eta haien senideek. Ez bata, ez bestea. Edo, beste modu batez esanda, egia erdia eta justizia ere berdin. Partziala egian -egia pribatizatzera jo dut- eta justizian -batzuentzat ez da inoiz egingo-. Vatikanoan asteburuan jazo denaren antzekoa, baina salbuespen batekin: Eliza katolikoa, jarraitzaile eta bazkide ugari -asko behartutakoak- izanik ere, elkarte pribatua da; Espainiako Kongresua, aldiz, ez.
Eta gure ordezkariak pattal. EAko Begoña Lasagabaster salbu. PPko euskal ordezkariak legearen kontra, baina ez dutelako memoriarik nahi. Sozialistak alde, haiena baitzen egitasmoa. EAJkoak ere bai; normala, oraindik orain martxoaren 3ko biktimak jipoitzera bidali zituzten-eta ertzainak. NaBaiko Uxue Barkos... zeren arabera eman du baiezkoa? (...)