GARA > Idatzia > Gutunak

Amaia Lopez de Munain eta Itsaso Lekuona Askapenako kideak

Euskal kapitalismoa Mexikon

Egun hauetan Latinoamerikan zehar egindako biraren azken geltokia Mexiko izan da Ibarretxerentzat. «Euzkadiren» egoeraz eta bere plan berrituaz hitz egiteko aitzakiarekin, euskal enpresen interesak sustatzera joan da kapitalismoaren baratza den herrialde honetara. Esanguratsuak dira bere helburuak betetzeko landu dituen harremanak, besteak beste PAN alderdiarekin.

Ezin ahaztu 2006an Mexikoko presidentziarako hauteskundeak iruzurraren bidez eskuratu zituela PAN alderdi eskuindarrak, eta Felipe Calderon boterera eraman. Geroztik, Gobernuaren estrategia nagusia herrialde osoa militarizatzea izan da, narkotrafikoa eta «terrorismoa» desagerrarazteko aitzakiapean. Horrek gerra zikina berpiztea ekarri du, jatorrizko herri eta herri mugimenduen kontra.

Kapitalismoak dena jarri du salgai Mexikon: eskubideak, lurra, energia... Hau guztia kudeatzeko bildu nahiko zuten Calderon eta Ibarretxek, asko baitakite biek gaiaz (hondamendi natural batek bilera eragotzi die, zenbait hedabide arrenguraturen arabera, ama natura jakintsua omen).

Urtebete pasa da, Munduko Bankuak Mexikoko Gobernuari, herrialdeko energia berriztagarrien iturriak pribatizatzeko «gomendioa» egin zionetik. Dagoeneko hasi dira lehen transnazionalak eskua sartzen. Tartean, Ibarretxek euskal enpresaren eredutzat dituen Iberdrola eta BBVA. «Ingurugiroarekiko konpromisoa» aldarrikatuz, parke eoliko erraldoi bat eraikitzen hasi dira Mexikoko Istmo zonaldean, bertako nekazari eta jatorrizko herriak kanporatu eta lurraldea suntsituz.

Eta honetaz asko dakigu euskaldunok ere: Ama lurrarentzat jasanezina den «garapen iraunkorra», pribatizazioak, militarizazioa, iruzur politikoak...

Abya-Yalaren (Amerikaren) konkistak eragindako sarraskitik 515 urte pasa dira. Orain ez dugu konkista kapitalista berri honek suposatzen duen sarraskiaren konplize izan nahi

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo